Hemen zaude: Hasiera / Parte hartu / Legezko oharra

Legezko oharra

BALDINTZA OROKORRAK

Baldintza orokor hauek erregulatzen dituzte ZingiZango webgune honen erabiltzaileen esku jartzen dituen zerbitzuak.

Webgunearen zerbitzuak erabiltzen dituzten guztiak dira erabiltzaile. Erabiltzaile izateak berekin dakar baldintza hauek guztiak onartzea. ZingiZangok ezartzen ditu, momentu oro, erabiltzaileentzako baldintza orokorrak eta eskubidea dauka horiek aldatzeko, hala komeni dela uste duenean.

1.- Jabego intelektuala

a) ZingiZangorena da webgune honetako atal gehienen jabego intelektuala (Sarrera, Albisteak, Legazpi, Parte hartu, Argazkiak eta Agenda). Blogei dagokienez, blogari bakoitzarena da.

b) Webguneko informazioa edota argazkiak libreki erabil ditzake edozeinek, beti ere iturria aipatuta eta irabazi asmorik gabeko xedeetarako baldin bada.

2.- Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak

a) Erabiltzaileak legearen arabera erabiliko ditu webgune honetako zerbitzuak, errespetuz eta hirugarrenei kalterik sortzeko asmorik gabe. ZingiZangok eskubidea du erabiltzaileen komentarioak ezabatzeko, baldin eta pertsonen duintasunaren kontrakoak baldin badira edota diskriminatzaileak, arrazistak edo iraingarriak baldin badira. Nolanahi ere, webgunearen erabiltzaileek adierazitako iritzien ardura eta erantzukizuna berena da eta ez ZingiZangorena

b) Zerbitzuaren doantasuna. Webguneak ematen dituen zerbitzu guztiak doanekoak dira. Inoiz ordainpeko zerbitzuren bat balego, garbi adieraziko da dagokion orrian zein den bere prezioa, zein zerga diren aplikagarriak eta abar.

3.- Erantzukizunaren mugak

a) ZingiZangok ez du bere gain hartzen gerta daitezkeen edozein motatako kalteren erantzukizuna: edukietan izan daitezkeen hutsune edo akatsak, webgunea une jakinen batean atzigarri ez izatea, birus edo bestelako programa informatiko kaltegarrien zabalpena...

b) ZingiZangok eskubidea du webgunearen edukiak aldatzeko edo kentzeko eta, baita ere, zerbitzua eteteko denboraldi batez edota behin betiko.


PRIBATUTASUNA

Interesatuak ematen dituen datuak, bakar-bakarrik erabiliko dira dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako.

Datu horiek ez dira izango, inolaz ere, tratamendu edo hirugarren bati lagatzeko xede, doakionaren zalantzarik gabeko baimenarekin edo Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Legearen 6.2 eta 11.2 artikuluetan (1999ko abenduaren 14ko 298 zk.ko EAOa) ezarritakoari jarraituz ez bada.

Aipatutako 15/1999 Lege Organikoaren arabera, datu-lagatzaileak edozein momentutan izango ditu sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak, arauz ezartzen denari jarraituz.