Hemen zaude: Hasiera / Parte hartu / Izan blogari

Izan blogari

Pertsona batek (edo talde batek) kudeatzen duen albistegi baten antzekoa da bloga. Dietario pertsonala. Interneteko orri multzoa, berrienetik zaharrenera ordenatua, erantzunak jasotzen dituena, eta egileak nahi/ahal duenean eguneratzen duena.

Nork izan dezake blog bat ZingiZango.com-en?

Hala nahi duen edozein herritarrek edo herriko taldek. Baldintza batzuk betez gero, betiere.

Zer baldintza bete behar ditut blog bat edukitzeko?

Hiru baldintza baino ez:

  1. Euskaraz idatzi.

  2. Errespetuan idatzi.

  3. Izen-abizenak edo talde konkretu bat izan. Anonimorik ez.

Informatikaz jakin behar al dut?

Ez. Bloga edukitzeko ez da Interneten edo informatikan aditua izan behar. Orduerdian ikasten da bloga kudeatzen. Oso erraza da eta ZingiZangon erakutsiko dizugu.

Zer egin behar dut bloga eskatzeko?

Jar zaitez ZingiZangorekin kontaktuan eta bloga sortzen lagunduko dizugu. Blogaren izena, zure izen-abizenak edo elkartearen izena eta irudi/argazki bat, besterik ez duzu behar.

Bloga sortu eta idazteaz aspertzen banaiz, edo ezin badut nahi bezala eguneratu?

Zure bloga nahi duzunean itxi ahal izango duzu. Blog horrekin jarraitu nahi ez duzula jakinarazi ZingiZangori eta ZingiZangok itxi egingo du.