Parte hartu ZingiZango.com-en!
ZingiZango.com denon artean osatzen dugu. Sarean osatu nahi dugun sareko komunikabide bat da. Zuk parte hartzea nahi dugu, beraz.
Parte hartzeko hainbat aukera aurkituko duzu webgunean:
Albistegian
ZingiZango.com-eko atalik dinamikoena da albistegia. Hor parte hartu dezakezu:
-
Albistea proposatuz. Albistegian agertzea nahi duzun albisteren bat baldin badaukazu, gertakariren bat, ekitaldiren bat,... helarazi iezaguzu.
-
Albisteei erantzunez edo iritzia emanez.Albistea osatu, zure iritzia eman, zalantzak plazaratu, erantzun... egin dezakezu.
Zorion-agurra bidali
Bidali zure zorion-agurra
.
Posta zerrendan harpidetu
Posta zerrenda hau Legazpiko internauten bilgune izateko sortu zen. Bertan edozein motako informazioa trukatzeko aukera izango duzu modu informal batean: Legazpiko kontuak komentatu, entzun duzun edozein albiste, edozein gai, ongi-etorria izango da, hori bai beti ere euskaraz!! (nahiz eta beste hizkuntzetako erreferentziak ere bidali daitezkeen).
Ta gogoratu zerrenda guztiok osatzen dugula eta guztiok daukagula zerrenda bizirik mantentzeko betebeharra.
Harpidetu zaitez!!
Agendan
Ekitaldien berri eman. Webguneko agendak agertzen ez den ekitaldiren baten berri al duzu? Ba, ekitaldiaren berri eman agenda[abildua]zingizango.com
helbidera bidaliaz.
Blogetan
- Blog ataleko edozein artikulutan erantzunez.
- Zeure bloga eginez. Horretarako, irakurri jarritako baldintzak eta jarraitu beharreko pausuak.
... eta abar
Proposamenak egin ZingiZango.com-i!. Eta, hauetaz
guztietaz aparte, proposamenak egin ZingiZangori! Nola hobetu
dezakegu ZingiZango.com webgunea? Zerbait gehiago jakin nahi al duzu?
Idatzi, lasai.
Arauak
Gogoratu, parte-hartzeko arau batzuk ere baditugula. Mesedez, errespetatzea eskertuko genizuke.