Hemen zaude: Hasiera Legazpi Euskara
Dokumentu Akzioak

Legazpiko euskara

Legazpiko euskara Urretxu eta Zumarragako hizkerekin alderatuta oso desberdina da; zer esanik ez, Oñati eta Antzuolakoekin alderatuta. Gabiria, Mutiloa eta Zeraingo hizkeretatik hurbilago dago eta, hurbilen berriz, Zegamako euskaratik. Baina, gaur egun, ez dakigu horren arrazoiak zein diren garbi azaltzen, hainbat hipotesi baditugu ere.

Kontua da Legazpiko euskarak baduela inguruko hizkeretatik bereizten duen ezaugarri multzoa. Hauek dira aipagarrienak: bokal luzeak (otsook, berriik, arrebaak, ...), azentua (ostikárea, ermentárie...), fonetika (badurrik, galestie...), adizkiak (ddaok, xaok, do, due...), deklinabidea (katue, elizati, horik gati...), lexikoa (egilleor, eroan, ebai...) eta abar. Horiek guztiak, nortasuna ematen diote inguruko hizkeren artean.

Legazpiko euskararen ezaugarri eta lekukotasunak bildu dituzten pare bat liburu ere badaude, denontzat eskuragarri. Hementxe ditugu, gainera, PDF formatuan:

ZingiZango Legazpiko Euskara

Gipuzkoako Hegoaldeko Euskara

ZZ Legazpiko euskara Gipuzkoako Hegoaldeko Euskara
Jaitsi liburua PDF formatuan Jaitsi liburua PDF formatuan

 

Gipuzkoako Hegoaldeko Euskara

Liburu mardul hau Ormaiztegin jaiotako Aitor Azpiazu Ugalde gazteak argitaratu zuen 2009ko udazkenean, Burdinola Elkartearen eskutik. Orain doan deskargatu daiteke PDF formatuan. Nahi bada, baita kapituluka ere.