Hemen zaude: Hasiera Blogak SUBELTZA Musika

SUBELTZA

Musika

Musika lokal berriak martxa

64 pertsonek osatzen dituzten 16 talde sartu dira

Urte berriarekin batera, lokal berriak estrenatu berri ditugu bikuñako industrialdean, Motx eta Zertan kolektiboek bat egin dute eta sortu diren talde berriekin batera 64 pertsonak osatutako elkartea jaio berri da.

 

Naiz eta lokal berriak izan, hobekuntza asko behar dituela ohartu gara eta lanean hasita gaude baldintza guztiak betetzeko.

animo eta eskerrikasko lagundu dezuten guztioi!

 

Subeltza Taldea 2008/01/07

Elbereth taldearen kontzertua Alegin

Anestesia eta Mistake taldeekin batera joko dute

Alegiko gaztetxeak luxuzko kontzertua altolatu du Abenduaren 14an, Anestesia eta Mistake taldeekin batera Elbereth taldea ere han izango dugu, gaueko 22:00 hasita giro ederre espero dugu!

Anestesiak bere diska berria aurkezten du, "Terapia" , tolosako bomberoenean grabatua, Mistake taldea berriz Tenerifetik datorren taldea dugu, "anticogelante" deritzon lana grabatu berri dute.

Bestalde Elbereth taldeak ere ba du proiektu berri bat, beraien lehen bideoklipa! hona hemen helbidea: http://www.youtube.com/watch?v=3CygGEDmjgU   

 

 elbereth_live

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Subeltza Taldea 2007/12/11

Subeltzak Kamiseta aterako du

Elkartearen sorrerakin batera kamiseta bat sortu dugu.

Irudian ikusi dezakezute nola geratuko den kamisetaren diseinua, Kaki kolorea aukeratu dugu kamiseta guztietan, neurri guztietan daude S,M,L,XL,XXL. Gaztetxean egongo dira salgai! Ateratzen dugu dirua elkartearen ekintzak edo materiala erosteko erabiliko dugu.

Subeltza Taldea 2007/12/05

Shadows taldeak CD berria aterako du

Gernikan grabatu dute, screamwaves estudioan, Elbereth taldearen esperientzia ona errepikatuz

Gutxi falta da Dirty Shadows taldearen azkenengo lana entzuteko, ze o zer entzuteko aukera izan dugu eta benetan lan borobila egin dute mutil hauek! Gernikan grabatu dute Manu Villasantes teknikoarekin, Elbereth taldearen antzera oso esperientzia ona izan da. Diskan honetan doiñu potenteak entzuteko aukera izango dugu, lehengo abestitik azkenera kaña + kaña + kaña.

Beste gauza aipagarri bat, Mikel Lazkanoren laguntza izan da, Ipar haizea taldeko gitar joleak sekulako soloak grabatu ditu diskaren abesti batean, diskak duen kalitateari puntu bat gehituz!

 

shadows_gazte1

shadows_gazte2

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Subeltza Taldea 2007/11/27

Elbereth - Gaueko Ilargia -

Hilabete gutxitan diskak jarrera oso ona izan du

 

Irailean atera zen Elbereth-en lehen proiektu luzea, Gaueko Ilargia izenpean ateratako lan honek legazpiko talde honen esentzia guztia biltzen du.

komunika bide guztietan irten ondoren, azkenengo sorpresa 'Hard Rock' aldizkarian atera den kritika izan da, lan guzti honi erantzuteko sari ezin hobea.

Epe motzera begira, Alegiko gaztetxean, Anestesia taldearekin kontzertua dute, Abenduak 14 a gaueko 22:30

 

 

 elbereth

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Subeltza Taldea 2007/11/23

Subeltza elkartea jaio da

Motxorrisimo eta Zertan elkarteko taldeak Subeltza sortzeko elkartu dira

Legazpiko musika taldeen egoera erabat aldatu da, motxorrisimo eta zertan elkarteetan zeuden musika taldeak batu eta elkarte berri bat sortu dute, Subeltza izena eman diote eta bikuñako industrialdean egokitu diren lokaletan hasiko dute beraien jarduera. 16 talde elkartu dira, estilo guztiz ezberdiñekoak, ikus dezagun zer ateratzen den musika estilo ezberdiñen mazedonia honetatik!

Subeltza Taldea 2007/11/20