SUBELTZA
- Legazpiko Musika taldeak -
SUBELTZA FESTA
SUBELTZA FESTA ospatuko da abenduaren 27an Gaztetxean.
Arratsaldeko zazpiretan emango zaio hasiera festari. Herriko hainbat taldek hartuko dute parte. 5 euroren truke, kontzertuak eta garagardoa, kalimotxoa eta solomo bokataz gozatzeko aukera izango da, hau da, garagardo, kalimotxo eta bokaten barra librea.
ALTZAIRU INDARRA TOUR 2008
Legazpiko Elbereth eta Dirty Shadows taldeek bira bat egingo dute euskal herrian
2008ko udaberrian Euska Herrian barrena bira txiki bat antolatu dute Elbereth eta Dirty Shadow (www.myspace.com/thedirtyshadows) taldeareek batera. Dirty-koek sekula diska aterako dute Otsaila haseran eta taldeen bi lehen lanak aurkezteko erabiliko dute bira hau. Birari "Altzairu indarra bira" izena eman diote. Bertan bi talde hauez gain areto bakoitzean inguruko talde bat izango dute lagun, honela lehen kontzertuan (Arrasateko 3.60aretoan, Otsailaren 15 ean), Sententzia taldea izango dute lagun. Hauek ere diska berria esku artean dutela.
Aurrerako data berri gehiago zehaztuko ditugu, bestela sorpresarenbat ere egon daiteke eta ...
Euska Herrian metaleroa ere badelako!!!!!!

Musika lokal berriak martxa
64 pertsonek osatzen dituzten 16 talde sartu dira
Urte berriarekin batera, lokal berriak estrenatu berri ditugu bikuñako industrialdean, Motx eta Zertan kolektiboek bat egin dute eta sortu diren talde berriekin batera 64 pertsonak osatutako elkartea jaio berri da.

Naiz eta lokal berriak izan, hobekuntza asko behar dituela ohartu gara eta lanean hasita gaude baldintza guztiak betetzeko.
animo eta eskerrikasko lagundu dezuten guztioi!
Elbereth taldearen kontzertua Alegin
Anestesia eta Mistake taldeekin batera joko dute
Alegiko gaztetxeak luxuzko kontzertua altolatu du Abenduaren 14an, Anestesia eta Mistake taldeekin batera Elbereth taldea ere han izango dugu, gaueko 22:00 hasita giro ederre espero dugu!
Anestesiak bere diska berria aurkezten du, "Terapia" , tolosako bomberoenean grabatua, Mistake taldea berriz Tenerifetik datorren taldea dugu, "anticogelante" deritzon lana grabatu berri dute.
Bestalde Elbereth taldeak ere ba du proiektu berri bat, beraien lehen bideoklipa! hona hemen helbidea: http://www.youtube.com/watch?v=3CygGEDmjgU

Subeltzak Kamiseta aterako du
Elkartearen sorrerakin batera kamiseta bat sortu dugu.

Irudian ikusi dezakezute nola geratuko den kamisetaren diseinua, Kaki kolorea aukeratu dugu kamiseta guztietan, neurri guztietan daude S,M,L,XL,XXL. Gaztetxean egongo dira salgai! Ateratzen dugu dirua elkartearen ekintzak edo materiala erosteko erabiliko dugu.
Shadows taldeak CD berria aterako du
Gernikan grabatu dute, screamwaves estudioan, Elbereth taldearen esperientzia ona errepikatuz
Gutxi falta da Dirty Shadows taldearen azkenengo lana entzuteko, ze o zer entzuteko aukera izan dugu eta benetan lan borobila egin dute mutil hauek! Gernikan grabatu dute Manu Villasantes teknikoarekin, Elbereth taldearen antzera oso esperientzia ona izan da. Diskan honetan doiñu potenteak entzuteko aukera izango dugu, lehengo abestitik azkenera kaña + kaña + kaña.
Beste gauza aipagarri bat, Mikel Lazkanoren laguntza izan da, Ipar haizea taldeko gitar joleak sekulako soloak grabatu ditu diskaren abesti batean, diskak duen kalitateari puntu bat gehituz!

Elbereth - Gaueko Ilargia -
Hilabete gutxitan diskak jarrera oso ona izan du
Irailean atera zen Elbereth-en lehen proiektu luzea, Gaueko Ilargia izenpean ateratako lan honek legazpiko talde honen esentzia guztia biltzen du.
komunika bide guztietan irten ondoren, azkenengo sorpresa 'Hard Rock' aldizkarian atera den kritika izan da, lan guzti honi erantzuteko sari ezin hobea.
Epe motzera begira, Alegiko gaztetxean, Anestesia taldearekin kontzertua dute, Abenduak 14 a gaueko 22:30

Subeltza elkartea jaio da
Motxorrisimo eta Zertan elkarteko taldeak Subeltza sortzeko elkartu dira
Legazpiko musika taldeen egoera erabat aldatu da, motxorrisimo eta zertan elkarteetan zeuden musika taldeak batu eta elkarte berri bat sortu dute, Subeltza izena eman diote eta bikuñako industrialdean egokitu diren lokaletan hasiko dute beraien jarduera. 16 talde elkartu dira, estilo guztiz ezberdiñekoak, ikus dezagun zer ateratzen den musika estilo ezberdiñen mazedonia honetatik!