LEGAZPIKO GAZTEAK K.E.
Txapelketa
FUTBOL ZAZPI FINAL EGUNA!!
Futbol zazpi txapelketako azken txanpa iritsi da.
URTATZA RAZING
VS
BURKINA FASO
Maiatzak 21ean ASTOAN
BILA eta THE DRINK TEAMek eman zioten hasiera ekitaldi handiari. 30
talde eta 420 jokalarik parte hartu dute Futbol Zazpiko
III Herri Txapelketa honetan eta URTATZA RAZING eta BURKINA FASOko
jokalariak emango diote amaiera datorren larunbatean, 17:00etan, Bikuñan
ospatuko den finalean.
Hala ere, egun
horretako gertakari garrantzitsuena finala bada ere, beste zenbait
ekitaldi ere ospatuko dira. 12:00etan ANAIAK eta EITIFORS taldeek,
hirugarren eta laugarren posturako lehia izango dute. 14:30etan bazkari
herrikoia izango da AZOKAn. Bazkarira, txapelketan parte hartu duten
jokalariez gain, herri osoak du etortzeko gonbidapena.
17:00etan, arestian aipatu bezala, finala izango dugu. Beste urteetan
bezala, ez da hasierako zeremonia faltako eta sorpresa bat baino gehiago
iragarri da. Behin finala amaituta PATXARANGA 13
elektrotxarangak, Legazpiko kaleak alaituko ditu. Hortik aurrera festa
giroa nagusi izango da herri erdiguneko kale eta tabernetan.
INOIZ BAINO OPARI
GEHIAGO
Pasa den urteetako txapelketatan bezala, irabazleek garaikurra jasoko dute eta lehen hiru sailkatuetako jokalariek garaikurtxoak izango dituzte. “Pitxitxi” eta “Aiztonagako Tigrea” sariak ere ez dira faltako. Bestalde, Pitxitxi eta Aiztonagako tigreak opari bereziak izango dituzte aurten. Pitxitxiak IBARGUTXI KIROLAKek eskainitako oparia jasoko du eta tigreak, OSKARBI OPTIKAK oparitutako eguzkitako betaurreko batzuk. Talde txapeldunak ere, AZPIKOETXE JATETXEAk eskainitako afari goxoa izango du zain finala amaitu ostean eta txapelketan parte hartu duten talde guztien artean, LEGAZPI PAINTBALLek eskainitako PAINTBALL saio bat zozketatuko da. Finala ikustera hurbiltzen diren guztiek ere beraien oparitxoa izango dute zain.
Antolakuntzatik, eskerrak eman nahi dizkizuegu bertan parte hartu duzuen talde eta jokalariei, guri lana izugarri erraztuz, epaile lanak egin dituzuenei, txapelketa aurrera ateratzeko ezinbestekoa zaigun diru-laguntza eskaini diguzuen denda, taberna, banketxe eta enpresei, muxutruk, era batera edo bestera, zuen laguntza eskaini diguzuenei eta nola ez, astero astero Bikuñara hurbildu zareten zale guztiei. Denon artean atera dugu txapelketa hau aurrera eta espero dugu aurrerantzean ere horrela jarraitzea.
Azken hitzordu bat geratzen zaigu denoi, FINAL EGUNA.
FINAL ERDIAK
Futbol zazpi txapelketa bukatzen ari da. Aste honetan final erdiak jokatuko dira.
URTATZA RAZING - ANAIAK eta BURKINA FASO - EITIFORS taldak arituko dira asteburu honetan finalera iritsi nahian. Lehen partidua 16:00etan izango da, bigarrena aldiz, 18:00etan.
Uztailaren 3an FINAL eguna izango da. 12:00etan, 3. eta 4. posturako lehia izango da, 14:30etan bazkari herrikoia AZOKAN eta 17:00etan final handia.
Aurtengo nobedadeetako bat www.futbolzazpilegazpi.com webgunea izan da. Honen ildotik, inkesta bat jarri da webgunean, non bertako erabiltzaileek jokalari batzuen artean hoberena aukeratzeko parada izango duten. Irabazleak, final egunean FUTBOLZAZPILEGAZPI.COM saria jasoko du.
2. FASEA HASTEAR
Asteburu honetan F7 txapelketako final zortzirenak jokatuko dira.
Lehen fasea amaituta, 30 taldeetatik 16 onenak jarraitzen dute aurrera. Asteburu honetan beste zortzi taldek agur esango diote txapelketari.
LEHEN JARDUNALDIA AMAITU DA
Eguraldia lagun, txapelketako lehen jardunaldiak bereak eta bi eman ditu.

Bikuña jendez gainezka izan da asteburu osoan, txalo zaparrada bat baino gehiago entzun da armailetan eta jokalari guztiek dena eman dute beraien taldeengatik.
Zurruteroak taldea izan da lehen jardunaldi honetako protagonista. Pasa den urteetan lan txukuna egin zuten arren, ez zuten 2. fasera pasatzeko aukerarik izan. Aurtengoan Futbol Comedy eta Eitifors (5. jardunaldko partidua aurreratu da) taldeen aurka lortutako garaipena eta berdinketa direla eta, hanka bat bigarren fasean dute jada.
Pitxitxi sarirako hautagaien artean, THE KULEBRAS taldeko Peli dugu lehen postuan, SATANASES DEL INFIERNO taldeari sarturiko sei golei esker.
Txapelketako informazio osoa www.futbolzazpilegazpi.com orrialdean jarraitu dezakezue.
THE KULEBRAS TXAPELDUN
Giro izugarria nagusi izan zen egun osoan zehar, LEGAZPIKO GAZTEAK K.Ek antolaturiko futbol zazpi txapelketaren final egunean.
12:00etan hasi zen eguna, URTATZA RAZING eta LA PEÑA + RUIN taldeen arteko partiduarekin. 3. eta 4. postuak zeuden jokoan eta partidua 4-4eko emaitzarekin bukatu ostean, penalti jaurtiketetan LA PEÑA + RUINek irabazi zuen.
14:30al aldera bazkari herrikoia ospatu zen AZOKAN, 400dik gora pertsonak bildu ziren bertan eta hor hasi zen eguna berotzen.
17:00etan finala jokatu zuten THE KULEBRAS eta ANAIAK taldeek. Futbol zelaia bete beterik zegoen, 500 pertsona baino gehiago, giro izugarri armailetan, bengalak, petardoak, aurreskua, musika... ez zen ezer falta izan. Amaieran THE KULEBRAS taldea nagusitu zen 5-0. Aiztonagako Tigrea saria, ANAIAK taldeko atezainak jaso zuen, Ander Intxaustik, Pitxitxi saria aldiz, Asier Martin URTATZA RAZING taldeko aurrelariak.
Partidu ondoren PATXARANGA 13 txarangak herriko kaleak alaitu zituen arrakasta handiz.
* GURUTZE AGIRREREN ARGAZKIA
FUTBOL ZAZPI TXAPELKETAKO FINAL EGUNA
Datorren larunbatean hilak 4, futbol zazpi txapelketako final haundia ospatuko da, baino ez hori bakarrik.
Futbol 7 txapelketako edizio honetan 27 taldek eta 378 jokalarik parte hartu dute. Hasierako ligaxka batetik zortzi talde sailkatu ziren bigarren faserako. Larunbatean jakingo dugu nork irabaziko duen bigarrengoz antolatzen den txapelketa hau.

Hau izango da eguneko egitaraua:
12:00etan: 3. eta 4. postuak jokoan, URTATZA RAZING eta LA PEÑA + RUIN taldeen arteko partidua
14:30etan: BAZKARI HERRIKOIA AZOKAN. Bakoitzak bere jan eta edana eraman.
17:00: FINAL HAUNDIA. THE KULEBRAS eta ANAIAK taldeen arteko partidua.
ONDOREN: PATXARANGArekin kalejira.