Hemen zaude: Hasiera Blogak LEGAZPIKO GAZTEAK K.E. Kirolak

LEGAZPIKO GAZTEAK K.E.

Kirolak

FINAL ERDIAK

Futbol zazpi txapelketa bukatzen ari da. Aste honetan final erdiak jokatuko dira.

 

 

URTATZA RAZING - ANAIAK eta BURKINA FASO - EITIFORS taldak arituko dira asteburu honetan finalera iritsi nahian. Lehen partidua 16:00etan izango da, bigarrena aldiz, 18:00etan.

Uztailaren 3an FINAL eguna izango da. 12:00etan, 3. eta 4. posturako lehia izango da, 14:30etan bazkari herrikoia AZOKAN eta 17:00etan final handia.

Aurtengo nobedadeetako bat www.futbolzazpilegazpi.com webgunea izan da. Honen ildotik, inkesta bat jarri da webgunean, non bertako erabiltzaileek jokalari batzuen artean hoberena aukeratzeko parada izango duten.  Irabazleak, final egunean FUTBOLZAZPILEGAZPI.COM saria jasoko du.

Iker Azpeitia 2010/06/24

LEHEN JARDUNALDIA AMAITU DA

Eguraldia lagun, txapelketako lehen jardunaldiak bereak eta bi eman ditu.

 

 

Bikuña jendez gainezka izan da asteburu osoan, txalo zaparrada bat baino gehiago entzun da armailetan eta jokalari guztiek dena eman dute beraien taldeengatik.

 

Zurruteroak taldea izan da lehen jardunaldi honetako protagonista. Pasa den urteetan lan txukuna egin zuten arren, ez zuten 2. fasera pasatzeko aukerarik izan. Aurtengoan Futbol Comedy eta Eitifors (5. jardunaldko partidua aurreratu da) taldeen aurka lortutako garaipena eta berdinketa direla eta, hanka bat bigarren fasean dute jada.

 

Pitxitxi sarirako hautagaien artean, THE KULEBRAS taldeko Peli dugu lehen postuan, SATANASES DEL INFIERNO taldeari sarturiko sei golei esker.

Txapelketako informazio osoa www.futbolzazpilegazpi.com orrialdean jarraitu dezakezue.

Iker Azpeitia 2010/05/23

Asteburuko jardunaldia

Hauek dira egon diren aldaketak

Larunbatean, hilak 23, arratsaldeko 17:00etan Aritz Agirrek Xabier Erostarbe urretxuarrarekin jokatuko du Gasteizko Zaramaga txapelketaren barruan.

Beste partidak igandean jokatuko dira eguardiko 12:00etatik aurrera Urbeltz pilotalekuan:

  1. LEGAZPIKO GAZTEAK VS EIBAR (Udaberri Saria, Nagusiak binaka)
  2. LEGAZPIKO GAZTEAK VS BERGARA (EHko txapelketa, Kadeteak buruz buru)
Pilota taldea 2010/01/21

Partiduen emaitzak eta hurrengo jardunaldia

Hauek dira Legazpiko Gazteak taldeko pilotariek lortutako emaitzak

EUSKAL HERRIKO TXAPELKETAN:

  • Kadeteak Buruz Buru:
AURRERA   22
(Jaunarena)
VS
LEGAZPIKO GAZTEAK  0 *
(Aritz Agirre)

* Aritz Agirreren lesiogatik ez zen partida jokatu


UDABERRI SARIA TXAPELKETAN:

  • Nagusiak binaka:
INTXURRE  22
(Murua - Zabala)
VS
LEGAZPIKO GAZTEAK  1
(Anartz Agirre - Xabat Goikoetxea)


Hurrengo jardunaldian, partida hauek jokatuko dira Legazpin larunbatean, hilak 23:

  1. LEGAZPIKO GAZTEAK VS EIBAR (Udaberri Saria, Nagusiak binaka)
  2. LEGAZPIKO GAZTEAK VS BERGARA (EH-ko txapelketa, Kadeteak buruz buru)
Pilota taldea 2010/01/18

BINAKAKO IV. TXAPELKETA HERRIKOIA

Izena emateko epea zabalik dago

Hauek dira baldintzak:

§       Izen-emateko epea: urtarrilaren 31

 

§       Izen-emateko tokiak: KARIBE ZAHARRA, URBELTZ TABERNA, GIROA TABERNA,      LAU-BIDE TABERNA

 

§       20 € bikoteko

 

§       Partaideak Legazpin jaioak eta hazitakoak edota bertan bizi direnak izan beharko dute

 

§       Parte hartzeko gutxieneko adina: 16 urte

 

§       Taldeen zozketa eta informazio gehiagorako bilera: otsailaren 5ean 19:00etan Kultur Etxean

 

§       Sariak:

o      1.- Txapela, garaikurra eta maiatzaren 3ko partidurako 2 sarrera

o      2.- Garaikurra eta 2 txuleta

o      3.- Garaikurra eta 2 ardo botila

 

Pilota taldea 2010/01/14

GABON KOPA

Finalak

Urretxuko pilota eskolak antolatutako Gabon Kopako finalak gaur eta bihar jokatuko dira, Ederrena pilotalekuan.Asteazkenean, hilak 5, arratsaldeko 5:30etatik aurrera B Finalak jokatuko dira:

 

  • PREBENJAMINETAN:
IGOR SANTAMARIA / UNAI MERINO
(LEGAZPI)

VS
JON ROS / ASIER TELLERIA
(LEGAZPI)
  • BENJAMINETAN:
ARITZ BEITIALARRANGOITIA / IKER ANDUAGA
(LEGAZPI)
VS
SAGASTIBELTZA / TAPIADOR
(URRETXU)

  • ALEBINETAN:
MIKEL IRAETA / BEÑAT MERINO
(LEGAZPI)
VS
URZELAI / HERNANDEZ
(ZUMARRAGA)

Ostegunean, hilak 6, goizeko 10etatik aurrera A Finalak jokatuko dira:

  • PREBENJAMINETAN:
ULI / GARZIA
(URRETXU)

VS
GARMENDIA / CRUZ
(URRETXU)
  • BENJAMINETAN:
URKO BELOKI / ERIK RETOLAZA
(LEGAZPI)
VS
JAUREGI / GARMENDIA
(URRETXU)

  • ALEBINETAN:
ZABALA / PEÑAGARIKANO
(URRETXU)
VS
GABILONDO / ARANA
(URRETXU)

Bestalde, asteburu honetan hasiko du Aritz Agirrek Euskal Herriko Buruz Buruko Txapelketa kadete mailan. Estreineko partida larunbatean, hilak 9, jokatuko goizeko 11:30etatik aurrera Urbeltz pilotalekuan Amurrioko pilotariaren aurka.
Pilota taldea 2010/01/05

Gabon Kopa

Emaitzak eta hurrengo jardunaldia

  • Prebenjaminetan, bi bikotek pasa zuten lehen fasea. Hauek Izango dira urtarrilaren 5ean B Finala beraien artean jokatuko duten bikote legazpiarrak:

JON ROS - ASIER TELLERIA

VS

UNAI MERINO - IGOR SANTAMARIA

  • Benjaminek, ostegunean hilak 31, goizeko 10tatik aurrera bukatuko dute beraien bigarren fasea. Hauek izango dira bikote legazpiarrak:
  1. ARITZ BEITIALARRANGOITIA - IKER ANDUAGA
  2. BISHAL URKIOLA - BEÑAT ARIZTIMUÑO
  3. URKO BELOKI - ERIK RETOLAZA

  • Alebinetan, asteazkenean hilak 30, MIKEL IRAETA - BEÑAT MERINO bikote legazpiarrak finalerdia jokatuko du 17:30etatik aurrera. Irazbazi ezkero A Finala jokatuko dute, eta bestela B Finala.

  • Jubeniletan, ARITZ AGIRREk Anoetako Labaka pilotariarekin jokatuko du bigarren jardunaldia, astezkenean, hilak 30, 18:00etatik aurrera.
Pilota taldea 2009/12/30

Gabon Kopa

Emaitzak eta partidu-aldaketak

Asteazkenean jokatutako partidan, Aritz Agirrek eta Anoetako Labakak osatutako bikoteak, 22-18 irabazi zuen jubenil mailako lehengo jardunaldian.

Bestalde, aldaketak egon dira gaztetxoen egutegian. Alebinek, larunbat honetan, hilak 26, jokatuko dute bigarren fasea eta Benjaminek, igande honetan hasiko dute bigarren fasea. Prebenjaminek ez daukate aldaketarik eta astelehenean, hilak 28, 18:00etan jokatuko dute.

Pilota taldea 2009/12/24

Gabon Kopa

Hauek dira lehen faseko emaitzak eta hurrengo partiduak

Benjamin eta alebinetan, hiruna bikotek lortu zuten lehen fasea gainditzea. Jubenil eta prebenjaminek, aldiz, atsedena izan zuten. Hauek dira jokatuko diren hurrengo partidak:

  • Abenduaren 23an, 18:00etan, ARITZ AGIRREk Anoetako Labaka pilotariarekin jokatuko du jubenil mailan.
  • Abenduaren 28an, 18:00etan, prebenjaminek lehen fasea hasiko dute. Hauek dira bikote legazpiarrak:
  1. IGOR SANTAMARIA - UNAI MERINO
  2. JON ROS - ASIER TELLERIA
  3. MARKEL DIAZ - HAIMAR URIBETXEBERRIA
  4. ANTTON IRAETA - MIKEL DIEZ
  5. IKER IGNACIO - JON IGAY
  • Abenduaren 29an, 18:00etan, bigarren fasea jokatuko dute benjaminek. Hauek dira lehen fasea gainditu duten bikote legazpiarrak:

  1. ARITZ BEITIALARRANGOITIA - IKER ANDUAGA
  2. BISHAL URKIOLA - BEÑAT ARIZTIMUÑO
  3. URKO BELOKI - ERIK RETOLAZA
  • Abenduaren 30ean, 18:00etan, bigarren fasea jokatuko dute alebinek. Hauek dira lehen fasea gainditu duten bikote legazpiarrak:
  1. MIKEL IRAETA - BEÑAT MERINO
  2. IRAITZ AZKARATE - ANDER PEREZ
  3. ENEKO AGIRRE - AIMAR TELLERIA

 

 

Pilota taldea 2009/12/22

Asteburuko emaitzak eta hurrengo jardunaldia

Hauek dira Kutxa Saria txapelketako emaitzak (2009/XI/15)

Kadetetan, Aritz Agirrek 18-14 irabazi zion Bergara taldeko pilotariari eta nagusitan, Anartz Agirrek eta Ion Agirrek osatutako bikoteak, 22-13 galdu zuen Usurbilgo taldearen aurka. Aste hontako jardunaldian, Aritz Agirrek Gipuzkoako buruz buruko finalerdia jokatuko du, gaur 19:30tan Legazpin, Tolosako Aurrera Saiaz taldeko Labakaren aurka eta nagusiek aldiz, atsedenaldia daukate.

Pilota taldea 2009/11/20

Asteburuko emaitzak eta hurrengo jardunaldia

Hauek dira Kutxa Saria txapelketako emaitzak (2009/XI/1)

Kadetetan, Aritz Agirrek 18-07 irabazi zion Behar Zana taldeko pilotariari eta nagusitan, Xabat Goikoetxea eta Aitor Gordok osatutako bikoteak, 22-15 galdu zuen Andoaingo Gaztelekuren aurka. Hurrengo jardunaldian, kadeteek Bergaran jokatuko dute eta nagusiek aldiz, Usurbilgo taldearen aurka jokatuko dute larunbatean 12tan Urbeltz pilotalekuan.

Pilota taldea 2009/11/04

LEGAZPIKO GAZTEAK K.Eren BLOGA

Pilota Eskola eta Futbol Zazpi txapelketako nondik norakoak aurkituko dituzu hemen.

Azken erantzunak
Ez dago erantzunik
Etiketa lainoa
AGENDA Gazteria Kirola Kirolak Txapelketa