LEGAZPIKO GAZTEAK K.E.
EMAN PILOTARI!
Hastear da Pilota Eskolako gaztetxoen denboraldia
Azken denboraldiei jarraipena emateko asmoz, Legazpiko Gazteak KEko Pilota Sailak pilotazale gaztetxo guztiak gonbidatzen ditu pilotan jolastera. Hauxe da izena emateko bidea:
- Egunak: irailak 1, 6, 8, 13 eta 15
- Ordutegia: 16:30-18:00
- Tokia: Urbeltz pilotalekuko elkartearen bulegoa
- Gutxieneko adina: 2005ean jaioak
Izena ematearekin batera emango zaie gaztetxoei entrenamenduen berri. Bestalde, urtero aipatzen den bezala, taldean lagundu nahi duen edonork elkarteko ateak zabalik dauzka.