Hemen zaude: Hasiera Blogak LEGAZPIKO GAZTEAK K.E. Artxiboa 2010 Ekaina 27 FUTBOL ZAZPI FINAL EGUNA!!
Dokumentu Akzioak

LEGAZPIKO GAZTEAK K.E.

FUTBOL ZAZPI FINAL EGUNA!!

Futbol zazpi txapelketako azken txanpa iritsi da.

  

URTATZA RAZING

VS

BURKINA FASO


Maiatzak 21ean ASTOAN BILA eta THE DRINK TEAMek eman zioten hasiera ekitaldi handiari. 30 talde eta 420 jokalarik parte hartu dute Futbol Zazpiko III Herri Txapelketa honetan eta URTATZA RAZING eta BURKINA FASOko jokalariak emango diote amaiera datorren larunbatean, 17:00etan, Bikuñan ospatuko den finalean.

Hala ere, egun horretako gertakari garrantzitsuena finala bada ere, beste zenbait ekitaldi ere ospatuko dira. 12:00etan ANAIAK eta EITIFORS taldeek, hirugarren eta laugarren posturako lehia izango dute. 14:30etan bazkari herrikoia izango da AZOKAn. Bazkarira, txapelketan parte hartu duten jokalariez gain, herri osoak du etortzeko gonbidapena. 17:00etan, arestian aipatu bezala, finala izango dugu. Beste urteetan bezala, ez da hasierako zeremonia faltako eta sorpresa bat baino gehiago iragarri da. Behin finala amaituta PATXARANGA 13 elektrotxarangak, Legazpiko kaleak alaituko ditu. Hortik aurrera festa giroa nagusi izango da herri erdiguneko kale eta tabernetan.

INOIZ BAINO OPARI GEHIAGO

Pasa den urteetako txapelketatan bezala, irabazleek garaikurra jasoko dute eta lehen hiru sailkatuetako jokalariek garaikurtxoak izango dituzte. “Pitxitxi” eta “Aiztonagako Tigrea” sariak ere ez dira faltako.  Bestalde, Pitxitxi eta Aiztonagako tigreak opari bereziak izango dituzte aurten. Pitxitxiak IBARGUTXI KIROLAKek eskainitako oparia jasoko du eta tigreak, OSKARBI OPTIKAK oparitutako eguzkitako betaurreko batzuk. Talde txapeldunak ere, AZPIKOETXE JATETXEAk eskainitako afari goxoa izango du zain finala amaitu ostean eta txapelketan parte hartu duten  talde guztien artean, LEGAZPI PAINTBALLek eskainitako PAINTBALL saio bat zozketatuko da. Finala ikustera hurbiltzen diren guztiek ere beraien oparitxoa izango dute zain.

Antolakuntzatik, eskerrak eman nahi dizkizuegu bertan parte hartu duzuen talde eta jokalariei, guri lana izugarri erraztuz, epaile lanak egin dituzuenei, txapelketa aurrera ateratzeko ezinbestekoa zaigun diru-laguntza eskaini diguzuen denda, taberna, banketxe eta enpresei, muxutruk, era batera edo bestera, zuen laguntza eskaini diguzuenei eta nola ez, astero astero Bikuñara hurbildu zareten zale guztiei. Denon artean atera dugu txapelketa hau aurrera eta espero dugu aurrerantzean ere horrela jarraitzea.

Azken hitzordu bat geratzen zaigu denoi, FINAL EGUNA.

Iker Azpeitia 2010/06/27
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

LEGAZPIKO GAZTEAK K.Eren BLOGA

Pilota Eskola eta Futbol Zazpi txapelketako nondik norakoak aurkituko dituzu hemen.

Azken erantzunak
Ez dago erantzunik
Etiketa lainoa
AGENDA Gazteria Kirola Kirolak Txapelketa