LEGAZPIKO GAZTEAK K.E.
Asteburuko emaitzak eta hurrengo jardunaldia
Hauek dira Kutxa Saria txapelketako emaitzak (2009/XI/1)
Kadetetan, Aritz Agirrek 18-07 irabazi zion Behar Zana taldeko pilotariari eta nagusitan, Xabat Goikoetxea eta Aitor Gordok osatutako bikoteak, 22-15 galdu zuen Andoaingo Gaztelekuren aurka. Hurrengo jardunaldian, kadeteek Bergaran jokatuko dute eta nagusiek aldiz, Usurbilgo taldearen aurka jokatuko dute larunbatean 12tan Urbeltz pilotalekuan.