Hemen zaude: Hasiera Blogak LEGAZPIKO GAZTEAK K.E. Artxiboa 2009 Urria

Artxiboa Urria 2009

Asteburuko emaitzak eta hurrengo jardunaldia

Hauek dira Kutxa Saria txapelketako emaitzak (2009/X/25)

Kadeteetan, Aritz Agirrek 18-0 irabazi zuen Intxurre taldeko pilotariaren kontra, aurkaria agertu ez zelako. Hurrengo jardunaldian, ostiralean, hilak 30, 19:30etan jokatuko du Urbeltz pilotalekuan Behar Zana taldeko pilotariaren aurka. Nagusiek, berriz, larunbatean 11:30etan jokatuko dute Andoainen, Gazteleku taldearen aurka.
Pilota taldea 2009/10/29

Txolarteren aldeko pilota partidua

Ostiraleko partiduan aldaketak egon dira eta hauek dira egongo diren partiduak:

    *  4 terdian:  JAKA VS GAIURRALDE


    * Binaka:  NARBARTE - LOIOLA VS YOLDI - ALDAPE

Pilota taldea 2009/10/22

Asteburuko emaitzak eta hurrengo jardunaldia

Hauek dira Kutxa Saria txapelketako emaitzak (2009/X/18)

Kadetetan, Aritz Agirrek 18-15 irabazi zuen Bergarako pilotariaren aurka. Hurrengo jardunaldian ostiralean, hilak 23, 19:00tan jokatuko du Urbeltz pilotalekuan Intxurre taldeko pelotariaren aurka. Nagusiek, berriz, atsedenaldia daukate.

Pilota taldea 2009/10/22

Asteburuko emaitzak eta hurrengo jardunaldia

Hauek dira Kutxa Saria txapelketako emaitzak (2009/X/11)

Nagusietan, Ion Agirrek eta Aitor Gordok, 22-3 galdu zuten Alegiko Intxurre taldearen aurka. Kadeteek atsedenaldia izan zuten. Banakako txapelketan, kadeteek ostiralean jokatuko dute Bergararen aurka 20:00etan Urbeltz pilotalekuan . Nagusiek ez daukate partidurik jardunaldi honetan.

Pilota taldea 2009/10/15

Asteburuko emaitzak eta hurrengo jardunaldia

Hauek dira Kutxa Saria txapelketako emaitzak

Kadetetan, Aritz Agirrek 18-9 irabazi zuen Behar Zana taldeko pilotariaren aurka eta nagusiek, aldiz, atsedena izan zuten. Hurrengo jardunaldian kadeteek atsedenaldia izango dute eta nagusiek, Ikaztegietan jokatuko dute Intxurre taldeko bikotearen aurka.

Pilota taldea 2009/10/06

LEGAZPIKO GAZTEAK K.Eren BLOGA

Pilota Eskola eta Futbol Zazpi txapelketako nondik norakoak aurkituko dituzu hemen.

Azken erantzunak
Antolatzaileei Gora Binakako VI. Pilota txapelketa, 2012/02/10
Etiketa lainoa
AGENDA Gazteria Kirola Kirolak Txapelketa