Artxiboa Iraila 2009
ENTRENAMENDUAK ETA ASTEBURUKO EMAITZAK
Denboraldi berria dela eta hona hemen entrenamenduko ordutegi berriak. Asteburuko emaitzak ere bertan doaz.
- 2002,2003 eta 2004an jaioak, asteartetan 16:30tatik 18:00tara eta ostiraletan 16:30tatik 17:30tara
- 2000 eta 2001an jaioak, astelehenetan 16:30tatik 17.30tara eta ostiraletan 17:30tatik 18:30tara
- 1998 eta 1999an jaioak, astelehenetan 17:30tatik 18:30tara eta ostegunetan 16:30tatik 18:00tara
Bestalde, federatuek asteburu honetan hasi
dute denboraldi berria KUTXA SARIArekin. Kadetetan, 1.mailako buruz buruko
txapelketa, Aritz Agirrek 18-08 irabazi zion Alegiko Intxurre taldeari eta
nagusitan, Ion Agirre eta Aritz Matxinandiarenak osatutako bikoteak 22-14 galdu
zuen Donostiako Antiguoren aurka, 3.mailako binakako txapelketan. Asteburu
honetan Aritz Agirrek Billabonan jokatuko du Behar Zanaren aurka eta nagusiek
aldiz,atsedena izango dute.
BADATOR PILOTA
Asteburu honetan hasiko dute Legazpiko Gazteak taldeko pilotariek aurtengo denboraldia.
Jokatuko duten lehen txapelketa KUTXA SARIA izango da eta bertan bi kategoritan hartuko dute parte. Kadetetan, Aritz Agirre, 1. mailako buruz urukoan arituko da eta nagusietan, Aitor Gordo, Aritz Matxinandarena eta Ion Agirrek osatuko dute 3. mailako binakako txapelketako bikotea. Estreineko partidak ostiralean izango dira. Kadetetako partida Ikaztegietan 22:00tan jokatuko da Intxurre taldearen aurka eta nagusiek 20:00tan Ibaetan Antiguoren aurka.