Hemen zaude: Hasiera Blogak LEGAZPIKO GAZTEAK K.E.
Dokumentu Akzioak

LEGAZPIKO GAZTEAK K.E.

Pilota Eskola eta Futbol Zazpi txapelketako nondik norakoak

FUTBOL ZAZPI FINAL EGUNA!!

Futbol zazpi txapelketako azken txanpa iritsi da.

  

URTATZA RAZING

VS

BURKINA FASO


Maiatzak 21ean ASTOAN BILA eta THE DRINK TEAMek eman zioten hasiera ekitaldi handiari. 30 talde eta 420 jokalarik parte hartu dute Futbol Zazpiko III Herri Txapelketa honetan eta URTATZA RAZING eta BURKINA FASOko jokalariak emango diote amaiera datorren larunbatean, 17:00etan, Bikuñan ospatuko den finalean.

Hala ere, egun horretako gertakari garrantzitsuena finala bada ere, beste zenbait ekitaldi ere ospatuko dira. 12:00etan ANAIAK eta EITIFORS taldeek, hirugarren eta laugarren posturako lehia izango dute. 14:30etan bazkari herrikoia izango da AZOKAn. Bazkarira, txapelketan parte hartu duten jokalariez gain, herri osoak du etortzeko gonbidapena. 17:00etan, arestian aipatu bezala, finala izango dugu. Beste urteetan bezala, ez da hasierako zeremonia faltako eta sorpresa bat baino gehiago iragarri da. Behin finala amaituta PATXARANGA 13 elektrotxarangak, Legazpiko kaleak alaituko ditu. Hortik aurrera festa giroa nagusi izango da herri erdiguneko kale eta tabernetan.

INOIZ BAINO OPARI GEHIAGO

Pasa den urteetako txapelketatan bezala, irabazleek garaikurra jasoko dute eta lehen hiru sailkatuetako jokalariek garaikurtxoak izango dituzte. “Pitxitxi” eta “Aiztonagako Tigrea” sariak ere ez dira faltako.  Bestalde, Pitxitxi eta Aiztonagako tigreak opari bereziak izango dituzte aurten. Pitxitxiak IBARGUTXI KIROLAKek eskainitako oparia jasoko du eta tigreak, OSKARBI OPTIKAK oparitutako eguzkitako betaurreko batzuk. Talde txapeldunak ere, AZPIKOETXE JATETXEAk eskainitako afari goxoa izango du zain finala amaitu ostean eta txapelketan parte hartu duten  talde guztien artean, LEGAZPI PAINTBALLek eskainitako PAINTBALL saio bat zozketatuko da. Finala ikustera hurbiltzen diren guztiek ere beraien oparitxoa izango dute zain.

Antolakuntzatik, eskerrak eman nahi dizkizuegu bertan parte hartu duzuen talde eta jokalariei, guri lana izugarri erraztuz, epaile lanak egin dituzuenei, txapelketa aurrera ateratzeko ezinbestekoa zaigun diru-laguntza eskaini diguzuen denda, taberna, banketxe eta enpresei, muxutruk, era batera edo bestera, zuen laguntza eskaini diguzuenei eta nola ez, astero astero Bikuñara hurbildu zareten zale guztiei. Denon artean atera dugu txapelketa hau aurrera eta espero dugu aurrerantzean ere horrela jarraitzea.

Azken hitzordu bat geratzen zaigu denoi, FINAL EGUNA.

Iker Azpeitia 2010/06/27

FINAL ERDIAK

Futbol zazpi txapelketa bukatzen ari da. Aste honetan final erdiak jokatuko dira.

 

 

URTATZA RAZING - ANAIAK eta BURKINA FASO - EITIFORS taldak arituko dira asteburu honetan finalera iritsi nahian. Lehen partidua 16:00etan izango da, bigarrena aldiz, 18:00etan.

Uztailaren 3an FINAL eguna izango da. 12:00etan, 3. eta 4. posturako lehia izango da, 14:30etan bazkari herrikoia AZOKAN eta 17:00etan final handia.

Aurtengo nobedadeetako bat www.futbolzazpilegazpi.com webgunea izan da. Honen ildotik, inkesta bat jarri da webgunean, non bertako erabiltzaileek jokalari batzuen artean hoberena aukeratzeko parada izango duten.  Irabazleak, final egunean FUTBOLZAZPILEGAZPI.COM saria jasoko du.

Iker Azpeitia 2010/06/24

2. FASEA HASTEAR

Asteburu honetan F7 txapelketako final zortzirenak jokatuko dira.

Lehen fasea amaituta, 30 taldeetatik 16 onenak jarraitzen dute aurrera. Asteburu honetan beste zortzi taldek agur esango diote txapelketari.

 

Iker Azpeitia 2010/06/11

LEHEN JARDUNALDIA AMAITU DA

Eguraldia lagun, txapelketako lehen jardunaldiak bereak eta bi eman ditu.

 

 

Bikuña jendez gainezka izan da asteburu osoan, txalo zaparrada bat baino gehiago entzun da armailetan eta jokalari guztiek dena eman dute beraien taldeengatik.

 

Zurruteroak taldea izan da lehen jardunaldi honetako protagonista. Pasa den urteetan lan txukuna egin zuten arren, ez zuten 2. fasera pasatzeko aukerarik izan. Aurtengoan Futbol Comedy eta Eitifors (5. jardunaldko partidua aurreratu da) taldeen aurka lortutako garaipena eta berdinketa direla eta, hanka bat bigarren fasean dute jada.

 

Pitxitxi sarirako hautagaien artean, THE KULEBRAS taldeko Peli dugu lehen postuan, SATANASES DEL INFIERNO taldeari sarturiko sei golei esker.

Txapelketako informazio osoa www.futbolzazpilegazpi.com orrialdean jarraitu dezakezue.

Iker Azpeitia 2010/05/23

Binakako IV Txapelketa Herrikoia

Aurten 48 bikotek hartuko dute parte, iaz baino 8 gehiagok

Binakako txapelketako zozketa ostiralean egingo da arratsaldeko 7ean Kultur Etxean. Bertan txapelketaren informazioa banatuko da eta komenigarria da bikote bakoitzeko ordezkariren bat bertaratzea.

Bestalde, hauek dira azken astetan jokatutako partiden emaitzak eta asteburu honetako jardunaldia:

Bihar, ostirala, arratsaldeko 8tan Udaberri Saria txapelketan:

  • Nagusiak binaka:
LEGAZPIKO GAZTEAK
VS
ALDE ZAHARRA
(Donosti)
UDABERRI SARIA TXAPELKETAN:
  • Nagusiak binaka (2010/01/24):
LEGAZPIKO GAZTEAK   22
(Xabat Goikoetxea-Ion Agirre)
VS
EIBAR  08
  • Nagusiak binaka (20120/01/30)
MURUMENDI  14
(Beasain)
VS
LEGAZPIKO GAZTEAK  22
(Anartz Agirre - Ion Agirre)

ZARAMAGA TXAPELKETAN (Gasteiz):
  •  Kadeteak binaka (2010/01/23)
ARITZ AGIRRE - XABIER EROSTARBE  22
(Legazpi - Urretxu)
VS
ARRIZABALAGA - FREITAS  15
(Gernika)
Pilota taldea 2010/02/04

Asteburuko jardunaldia

Hauek dira egon diren aldaketak

Larunbatean, hilak 23, arratsaldeko 17:00etan Aritz Agirrek Xabier Erostarbe urretxuarrarekin jokatuko du Gasteizko Zaramaga txapelketaren barruan.

Beste partidak igandean jokatuko dira eguardiko 12:00etatik aurrera Urbeltz pilotalekuan:

  1. LEGAZPIKO GAZTEAK VS EIBAR (Udaberri Saria, Nagusiak binaka)
  2. LEGAZPIKO GAZTEAK VS BERGARA (EHko txapelketa, Kadeteak buruz buru)
Pilota taldea 2010/01/21

Partiduen emaitzak eta hurrengo jardunaldia

Hauek dira Legazpiko Gazteak taldeko pilotariek lortutako emaitzak

EUSKAL HERRIKO TXAPELKETAN:

  • Kadeteak Buruz Buru:
AURRERA   22
(Jaunarena)
VS
LEGAZPIKO GAZTEAK  0 *
(Aritz Agirre)

* Aritz Agirreren lesiogatik ez zen partida jokatu


UDABERRI SARIA TXAPELKETAN:

  • Nagusiak binaka:
INTXURRE  22
(Murua - Zabala)
VS
LEGAZPIKO GAZTEAK  1
(Anartz Agirre - Xabat Goikoetxea)


Hurrengo jardunaldian, partida hauek jokatuko dira Legazpin larunbatean, hilak 23:

  1. LEGAZPIKO GAZTEAK VS EIBAR (Udaberri Saria, Nagusiak binaka)
  2. LEGAZPIKO GAZTEAK VS BERGARA (EH-ko txapelketa, Kadeteak buruz buru)
Pilota taldea 2010/01/18

BINAKAKO IV. TXAPELKETA HERRIKOIA

Izena emateko epea zabalik dago

Hauek dira baldintzak:

§       Izen-emateko epea: urtarrilaren 31

 

§       Izen-emateko tokiak: KARIBE ZAHARRA, URBELTZ TABERNA, GIROA TABERNA,      LAU-BIDE TABERNA

 

§       20 € bikoteko

 

§       Partaideak Legazpin jaioak eta hazitakoak edota bertan bizi direnak izan beharko dute

 

§       Parte hartzeko gutxieneko adina: 16 urte

 

§       Taldeen zozketa eta informazio gehiagorako bilera: otsailaren 5ean 19:00etan Kultur Etxean

 

§       Sariak:

o      1.- Txapela, garaikurra eta maiatzaren 3ko partidurako 2 sarrera

o      2.- Garaikurra eta 2 txuleta

o      3.- Garaikurra eta 2 ardo botila

 

Pilota taldea 2010/01/14

Partiduen emaitzak eta hurrengo jardunaldia

Hauek dira Legazpiko Gazteak taldeko pilotariek lortutako emaitzak

GABON KOPAN:

  • PREBENJAMINETAN:
IGOR SANTAMARIA / UNAI MERINO  16
(LEGAZPI)

VS
JON ROS / ASIER TELLERIA  06
(LEGAZPI)
  • BENJAMINETAN, B FINALA:
ARITZ BEITIALARRANGOITIA / IKER ANDUAGA  13
(LEGAZPI)
VS
SAGASTIBELTZA / TAPIADOR  16
(URRETXU)
  • BENJAMINETAN, A FINALA:
URKO BELOKI / ERIK RETOLAZA  06
(LEGAZPI)
VS
JAUREGI / GARMENDIA  16
(URRETXU)
  • ALEBINETAN:
MIKEL IRAETA / BEÑAT MERINO  13
(LEGAZPI)
VS
URZELAI / HERNANDEZ  18
(ZUMARRAGA)

EUSKAL HERRIKO TXAPELKETAN:

  • Kadeteak Buruz Buru:
LEGAZPIKO GAZTEAK  07
(Aritz Agirre)
VS
AMURRIO  22

(Jon Goikolea)

Hurrengo jardunaldian, Aritz Agirrek Leitzan jokatuko du EHko txapelketako partida
X. Jaunarenaren aurka eta nagusiek, Gipuzkoako Federazioak antolatutako Udaberri Saria txapelketa hasiko dute Alegin Intxurre taldearen aurka.
Pilota taldea 2010/01/10

GABON KOPA

Finalak

Urretxuko pilota eskolak antolatutako Gabon Kopako finalak gaur eta bihar jokatuko dira, Ederrena pilotalekuan.Asteazkenean, hilak 5, arratsaldeko 5:30etatik aurrera B Finalak jokatuko dira:

 

  • PREBENJAMINETAN:
IGOR SANTAMARIA / UNAI MERINO
(LEGAZPI)

VS
JON ROS / ASIER TELLERIA
(LEGAZPI)
  • BENJAMINETAN:
ARITZ BEITIALARRANGOITIA / IKER ANDUAGA
(LEGAZPI)
VS
SAGASTIBELTZA / TAPIADOR
(URRETXU)

  • ALEBINETAN:
MIKEL IRAETA / BEÑAT MERINO
(LEGAZPI)
VS
URZELAI / HERNANDEZ
(ZUMARRAGA)

Ostegunean, hilak 6, goizeko 10etatik aurrera A Finalak jokatuko dira:

  • PREBENJAMINETAN:
ULI / GARZIA
(URRETXU)

VS
GARMENDIA / CRUZ
(URRETXU)
  • BENJAMINETAN:
URKO BELOKI / ERIK RETOLAZA
(LEGAZPI)
VS
JAUREGI / GARMENDIA
(URRETXU)

  • ALEBINETAN:
ZABALA / PEÑAGARIKANO
(URRETXU)
VS
GABILONDO / ARANA
(URRETXU)

Bestalde, asteburu honetan hasiko du Aritz Agirrek Euskal Herriko Buruz Buruko Txapelketa kadete mailan. Estreineko partida larunbatean, hilak 9, jokatuko goizeko 11:30etatik aurrera Urbeltz pilotalekuan Amurrioko pilotariaren aurka.
Pilota taldea 2010/01/05

LEGAZPIKO GAZTEAK K.Eren BLOGA

Pilota Eskola eta Futbol Zazpi txapelketako nondik norakoak aurkituko dituzu hemen.

Azken erantzunak
Ez dago erantzunik
Etiketa lainoa
AGENDA Gazteria Kirola Kirolak Txapelketa