LEGAZPIKO GAZTE ASANBLADA
jaiak
Badatozela Saninaziok 2009!!
Saninaziotako jaien egitaraua oraindik argitaratuko ez den arren, aurtengo Eufemiano Iturri mendi bizikleta saria izango dela aurreratu nahi izan dugu, parte hartu nahi duten guztiek eta bereziki, "bajaforman" daudenek, erlojuaren kontrako igoera fundamentuz prestatu ahal dezaten...

Hirugarren urtez jarraian, aurten ere klasikoa bihurtzen ari den
"Eufemiano Iturri" erlojuz kontrako Korostirako igoera izango dugu
Saninazio jaien egitarauaren barnean.
Froga, uztailaren azken
egunean ospatuko da, arratsaldeko 6tatik aurrera, eta beti bezala
herriko eta kanpoko bizikletazaleak animatu nahiko genituzke
partehartzera.
Irabazlearentzako txapela eta garaikurra izango dira, eta bigarren eta hirugarren postuetan sailkatuentzako, garaikurrak.
Horretaz aparte, Ibargutxi Kirolak eta Caravanas Oñateri esker, partehartzaile guztien artean kirol materiala banatuko da, (zozketa bidez izango den edo ez definitzeke dago).
Bide batez, gurekin duten eskuzabaltasunagatik eskerrak eman nahiko genizkieke lerro hauen bitartez.
Izenematea, datorren ostiraletik (uztailak 3) aurrera egin ahal izango da, dohan, Karibe Zaharrean, Gaztetxean eta Maiatzan, izena emateko epemuga uztailak 26a izango delarik.
Ea nork hobetzen duen iazko denbora!!
Animatu!!