Hemen zaude: Hasiera Blogak LEGAZPIKO GAZTE ASANBLADA Jaiak

LEGAZPIKO GAZTE ASANBLADA

Jaiak

Saninaziotako paperezko txapelen lehiaketa

Bere garaien gaztetxeko foron eskatu genun ea batenbatek saninazioko jaietako bideoik bazeuzkan, gordetzeko moduko gauzak egon ahal zirelako, eta beno, denbora pasatu bada ere, bialdu dute zeozer; paperezko txapelen leihaketako momenturik onena bialdu dute, eta nola ez, Bikendi Arrieta, “biki”, bideoaren protagonista da, leihaketa nola irabazi zuen azaltzen digun bideoan… Sin desperdicio….

 

Legazpiko Gazte Asanblada 2009/09/08

2009ko Saninazioetako egitaraua

Hona azkenik aurtengo saninazioetako egitaraua, beti bezala, aurrekontu murritza (eta aurten oraindik ere murritzagoa) izateak dakartzan lan handien eta buruhauste askoren ondoren, prestatu ahal izan duguna.

Aurten aurrekontua murritzagoa dela diogu, komertzioak orokorrean jasaten ari duen krisia ikusita, eta aurten egin dituzten hainbat propagandetarako ekarpenak kontutan izanda, erabaki zelako esku-programarako propagandarik  ez eskatzea, eta esku-programa bera ez egitea. Hortaz, eskertuko genuke, osasun agintariei ondo irudituko ez zaien arren, diru sarrera nagusienetakoa propaganda izatetik, txoznetako kontsumoa izatera pasatzea, baina noski, prezio herrikoiekin!

Horretaz gain, beste laguntza mota batzu ere eskertuko genituzke, alde batetik, txoznetako txandak betetzen laguntzen; horretarako, antolakuntzan dabilen edonori komentatu diezaiokezue, (mas o menos bakizue nortzuk gabiltzan), eta bestetik, abuztuaren 2ko arratsaldean, jaien ondoren, txoznak jaso eta txukuntzen laguntzera agertuz, ez bait dira oraindik asmatu txozna “autorrecogibles” eta “autolimpiables”.
 
Beheko txoznako kontzertuak erabat itxiak gelditzen direnean denak batera iragarriko ditugu, baina aurreratu dezakegu ostiralean Magenta Donkeys legazpiarrekin, Capsula talde bilbo-argentinarra arituko dela, (talde potentea, izugarrizko kritika onak jasotzen ari dena nazioartean), eta larunbatean, Drakes talde txantxiku punkrokeroekin batera, Garagardo Gura ska-reggae talde festibo sakandar-arabarrak joko duela, jaigiroa ziurtatua dagoelarik.
Ostegunekoaren inguruan, herriko taldeen kontzerturako, oraingoz soilik Lortu taldea konfirmatu dezakegu.

Beraz, herriko jai autentikoenetan parte hartzera animatu ezezik, antolaketan parte hartzera ere animatu nahi zaituztegu, lehen gertatu zen bezala, jendea erre izanagatik  jaiak antolatzeari utziko ez zaiola ziurtatzeko.
Ondo ibili!

Legazpiko Gazte Asanblada

(handitzeko klikatu HEMEN)
 
Legazpiko Gazte Asanblada 2009/07/24

Legazpiko Gazte Jaiak 2009

Aurten ere gazte asanbladatik egitarau propioa antolatzea lortu da. Zuen laguntza eta partehartzea ezinbestekoak dira egitaraua aurrera joan dadin eta zuen laguntza ezinbestekoa da ere txoznetako txanda guztiak bete ahal izateko. Gerturatu merkatuko estalpera, bertan ez bait da prezioen igoerarik nabarituko!

Jaiak 2009

APIRILAK 30 OSTEGUNA

-    19:30 Bertsoak, trikitilariak , pregoia, txupinazoa eta kolokoiaren
     igoera, jarraian txoznen irikiera

-    10:00 Herriko taldeen kontzertua subeltzaren eskutik:

      MAJENTA DONKEYS, MATXINATU, EUTSI, KOPILOTO MURFY eta LORTU       

       
 MAIATZAK 1 OSTIRALA

-    12:00: Haurren pilota final herrikoia urbeltz pilotalekuan, legazpiko gaztetxeko
     pilota eskola antolaturik.

-    14:30: Bazkari herrikoia ikastolako frontoian baserritarrez jantzita

-    17:15: Txoko txapelketa herrikoia

-    17:30: Pilota txapelketako final haundia urbeltz pilotalekuan, legazpiko gaztetxeko
     pilota eskola antolaturik.

-    22:30: Kontzertu ikaragarria txoznetan subeltzaren eskutik:

                                        THE BON SCOTT BAND + KOMA  

 MAIATZAK 2 LARUNBATA

    -    18:30: III.Biziepoteoa gaztetxetik    

    -    21:00: III. Biziepoteoko partaideentzat afaria gaztetxean

-    22:30: Kontzertuak txoznetan Legazpiko Gazte Asanbladaren eskutik:

                                ALAKRAN+ KUDAI +GOVERNORS

MAIATZAK 3 IGANDEA

 -    16:30: MUS eta TOKA relanpago txapelketa eta jokuk gaztetxean:

                    txapela botatzea, azeituna  botatzea, zerbatana...

-    00:00: Gaztetxeko I. Air guitar txapelketa eta txoznen itxiera.

 

Jaiak 2009

Iker Azpeitia 2009/04/29

ESKUZ BINAKAKO III. HERRI TXAPELKETA

Hemen da berriro ere urteroko ESKUZ BINAKAKO HERRI TXAPELKETA. Aurtengoa hirugarrena izango da, 40 bikotek parte hartuko dute eta horrela dago banatuta txapelketa:

Iker Azpeitia 2009/02/09

2009ko ZAPATUKO IHAUTERIAK MARTXAN!

<!-- /* Style Definitions */ p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal {mso-style-parent:""; margin:0cm; margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:12.0pt; font-family:"Times New Roman"; mso-fareast-font-family:"Times New Roman";} @page Section1 {size:595.3pt 841.9pt; margin:70.85pt 3.0cm 70.85pt 3.0cm; mso-header-margin:35.4pt; mso-footer-margin:35.4pt; mso-paper-source:0;} div.Section1 {page:Section1;} -->

Porfin esan daiteke aurtengo zapatuko ihauteriak martxan jarri direla. Berandu baina ziur gutxienez, kontutan izanda dena bertan behera gelditzeko egon den arriskua, esan beharra bait dago karrozak prestatzeko lekua azken momentuan lortu dugula, eta hortaz, dena ondo atera dadin denok ahalegintxo bat egitea eskatu nahiko genuke. 


Astelehenean, otsailak 2,  Mantxolako “Mangos Etxe” zenaren pabilioia uzten digute. Hori dela eta, astelehenean iluntzeko 6:30etan pabilioian bertan geratuko gara dena martxan jartzeko. Lehen egunetan kosta egingo zaigu martxa hartzea, materiala eta tresnak faltako direlako, baina denen artean lana eginda dena ondo ateratzea espero degu.
Hasteko, norberak ahal duena eraman dezala, materiala, ideiak, lanerako gogoa, muestrarako argazkiak... Zer eta non erosteaz ere hitzegingo da.


Bazkarirako txartelak salgai egongo dira gaurtik aurrera, 12 euroren truke, karibe zaharrean, kukuen eta gaztetxean. Diru horrekin ahalik eta bazkaririk txukunena ematen saiatuko gara. Animatu jendea txartelak erostera, azken momentura arte utzi ez dezaten, saldutakoen numeroak baldintzatu bait dezake non eta zer bazkaldu.


Txarangaren asuntoa zail xamar dago; alternatibak pentsatzen joatea ez legoke gaizki. Proposamenak behar dira, baina “bueno, bonito y barato”, noski!


Berde xamar dagoen asuntoa mozorroena da. Konprometitu dira jantzi gutxi batzuk baina dexente geratzen dira aukeran, eta garrantzitsuena, “MOZO” txuri-gorriz joateko ez dago oraindik inor apuntatua, eta egunari kolorea emateko ezinbestekoa da halako mozorroz jende piloa ateratzea. Animatu mozorrozten eta mesedez aipatu zuen aukera gaztetxeko foruan!

 

401 urtez zapatun ihauteririk gabe,

¡pero ni uno más!

 

Iker Azpeitia 2009/01/31

EUFEMIANO ITURRI II. MENDI BIZIKLETA SARIA

Pelaje izan zen azkarrena KOROSTIko igoeran

Iker Azpeitia 2008/08/02

SAN INAZIO JAIAK 2008

Uztailak 26 Larunbata:

  • 16:30  Mus txapelketa latza Muruazpi elkartean.

Uztailak 30 Asteazkena:

  • 19:30  Txupinazo mundiala Saninazioko udaletxe plazan buruhaundiez lagundurik.

  • Ondoren  Ardo eta txistorra banaketa itzela bertsolari eta trikitilariekin. 

  • 20:00  Josu Mujika hil zuteneko 33. urteurreneko omenaldi ekitaldia.

  • 23:00  Rock jaialdi sinestezina beheko txoznan.

  • 23:30  Adin guztietarako dantzaldia San Inazio plazan LAIOTZ taldearekin. Mogitu gerriak!

  • 04:00  Paperezko txapel lehiaketa beheko txoznan. Irabazten duen txapeldunarentzat sari likidoa!

Uztailak 31 Osteguna: 

  • 10:00  Goiz Deia txistulariekin.

  • 11:00  Meza Santikutz egoitzako kaperan.

  • 12:30  Jubilatuentzat paregabeko luntxa Muruazpi elkartean. On egin!

  • 18:30  Herri-kirol erakustaldi ederra San Inazio plazan.

  • 20:30  2 euroren truke afaltzeko paella aparta dastatzeko aukera, ardo eta sagardoz lagundurik, errematerako postrea eta guzti. Krisia? Saninazion ez!

  • 23:00  Herriko taldeen eskutik rock jaialdi amaitezina beheko txoznan.

  • 23:30  Gerria astintzen jarraitzeko dantzaldia San Inazio plazan ARRASTO taldearekin. Eurre!

Abuztuak 1 Ostirala 

  • 17:00  Umeentzako txotxongiloak EL TENDERETE taldearekin beheko eszenatokian.

  • 18:00  Eufemiano Iturri II. Mendi Bizikleta saria. San Inazio plazatik abiatuta sasi ordekarik gabeko korostirako igoera.

  • 23:00  Azken txanpan sartuta, rock jaialdia beheko txoznan.

  • 04:00  Edonor abeslaria ezin daitekela izan demostratzeko karaoke saioa. Ordu txikietan lotsik ez oholtzan!

Abuztuak 2 Larunbata 

  • 11:00  Bolo txapelketa Hotel Mauleon bolatokian. Izen ematea 11etatik 12etara.

Iker Azpeitia 2008/07/24

ONGI ETORRI GURERA. Bertan LEGAZPIKO GAZTE ASANBLADAK antolatzen dituen ekintzen berri izango duzu. Gurekin harremanetan jarri nahi izan ezkero gure emaila erabili dezakezu. Gaztetxeari eta LGAri buruzko informazio gehiago nahi baduzu edo eta zeozer aipatu nahi baduzu, beheko estekan klik egin.

LGAren FORORA JOAN

Azken erantzunak
Saninaziotako argazkik Legazpiko Gazte Asanblada, 2010/08/02
eufemiano Bandido, 2010/08/02
Sailkapenak? Noski! Legazpiko Gazte Asanblada, 2010/08/02
sailkapenak pantani, 2010/08/01
Etiketa lainoa
AGENDA Diapositiba emanaldia Euskara Gazteria Jaiak Kirola Legazpikeriak Musika Txapelketa bertsolaritza ibilaldia jaiak kontzertua musika