LEGAZPIKO GAZTE ASANBLADA
Gazteria
Gaztetxeko 15. urteurrenerako blog berria egin dugu!
Aurten Legazpiko Gaztetxeak 15 urte betetzen ditu eta urteurren hau ospatzeko blog berria egin dugu, ospakizun honen harira gertatzen den guztiaren berri eman ahal izateko. Legazpiko Gazte Asanbladari buruz zer edo zer jakin nahi izanez gero, sartu gure blogean.
Hau da helbide berria:
www.legazpikogaztetxea.wordpress.com

Zapatuko Ihauteriak. Osteguneko bilera eta gero
Ostegun arratsaldeko bileran jende asko egon ez bada ere, esan daiteke hainbat koadrilek zapaturako mozorroa erabakia daukatela eta prestaketa lanetan ari direla.
Bileran atera diren mozorroetako batzu aipatzeagatik, hasteko esan daiteke Euskal Herrian horren ezaguna eta jarraitua den "curling" talde baten presentzia ziurtatu digutela, esgrimazaleren batzu ere izango dira, arkulariak, belar-hockey talde bat ere "stick" beldurgarri horiek eskutan dituztela, (ojo!), ping-pong zaleek ere goi mailako partidetaz disfrutatu ahal izango dute, eta hau dena gehiengoaren inungo berririk izan gabe!
Argi dago 1992. urteko joku olinpikoek mozorroa erabakitzeko orduan aukera asko ematen dituztela.. Orduko irudi batzu ikusi eta azkar asko aukeratu daiteke mozorrorenbat!
Irudian ikusi dezakezuenez, karroza ere aurrera badoa, hortaz, bazkariko txartelen inguruan azken oharra, betikoa gertatu ez dadin; mesedez erosi txartela igandea 7 baino lehen, horren ondoren erosi nahi izateak menua prestatzerako orduan arazo asko sortzen bait ditu. Abisatu ere zure ingurukoak, ez dala ezer kostatzen eta lana asko errazten digula!
Blogeko sarrera honi hemen erantzunez edo LGAren foroan zuen mozorroen edo izango direnen berri eman dezakezue!
Kamixetak salgai!
Koartelaren okupazioaren XX. urteurrena gogoratzeko eta ospatzeko Kalvellido marrazkilari andaluziarraren marrazkiaz egin diren kamixetak dagoeneko salgai dituzue 12 eypotan Gaztetxen, Karibe zaharren eta Kukuen. Bazkarian ere salgai izango dira eta legazpitik kanpoko norbaitek nahiko balu, bidalketa gastuak bere gain hartuta postaz bidaliko genioke.

Klikatu hemen irudia handitzeko> Kamixetak salgai
BERTSO BAZKARIA
Urtero bezala, aurten ere BERTSO BAZKARIA ospatuko da GAZTETXEAN.

|
|
EROSI TXARTELAK KARIBE ZAHARREAN EDO GAZTETXEAN, MARTXOAREN 1A BAINO LEHEN
OHARRA!! Martxoaren 1etik aurrera ez da txartelik salduko.
ESKUZ BINAKAKO III. HERRI TXAPELKETA
Hemen da berriro ere urteroko ESKUZ BINAKAKO HERRI TXAPELKETA. Aurtengoa hirugarrena izango da, 40 bikotek parte hartuko dute eta horrela dago banatuta txapelketa: