LEGAZPIKO GAZTE ASANBLADA
AGENDA
KONTZERTUA GAZTETXEAN - JOSEBA IRAZOKI
Hainbat urtetan musikari desberdinekin(Xabier Montoia, Bidertzean, Petti, Gozategi anaiak, Anje Duhalde, Maixa eta Ixiar,... ) lan egin eta gero konposizioaren munduan murgildu zen Joseba Irazoki, ONDDO talde Beratarra osatu zuenean. Orain dela 2 urte bakarkako ibilbideari ekin dio bi proiektu pertsonalekin; bata, bere izena daramana eta bertzea ,Do goitizenarekin bataiatutakoa.

SAN INAZIO JAIAK 2008
Uztailak 26 Larunbata:
-
16:30 Mus txapelketa latza Muruazpi elkartean.
Uztailak 30 Asteazkena:
-
19:30 Txupinazo mundiala Saninazioko udaletxe plazan buruhaundiez lagundurik.
-
Ondoren Ardo eta txistorra banaketa itzela bertsolari eta trikitilariekin.
-
20:00 Josu Mujika hil zuteneko 33. urteurreneko omenaldi ekitaldia.
-
23:00 Rock jaialdi sinestezina beheko txoznan.
-
23:30 Adin guztietarako dantzaldia San Inazio plazan LAIOTZ taldearekin. Mogitu gerriak!
-
04:00 Paperezko txapel lehiaketa beheko txoznan. Irabazten duen txapeldunarentzat sari likidoa!
Uztailak 31 Osteguna:
-
10:00 Goiz Deia txistulariekin.
-
11:00 Meza Santikutz egoitzako kaperan.
-
12:30 Jubilatuentzat paregabeko luntxa Muruazpi elkartean. On egin!
-
18:30 Herri-kirol erakustaldi ederra San Inazio plazan.
-
20:30 2 euroren truke afaltzeko paella aparta dastatzeko aukera, ardo eta sagardoz lagundurik, errematerako postrea eta guzti. Krisia? Saninazion ez!
-
23:00 Herriko taldeen eskutik rock jaialdi amaitezina beheko txoznan.
-
23:30 Gerria astintzen jarraitzeko dantzaldia San Inazio plazan ARRASTO taldearekin. Eurre!
Abuztuak 1 Ostirala
-
17:00 Umeentzako txotxongiloak EL TENDERETE taldearekin beheko eszenatokian.
-
18:00 Eufemiano Iturri II. Mendi Bizikleta saria. San Inazio plazatik abiatuta sasi ordekarik gabeko korostirako igoera.
-
23:00 Azken txanpan sartuta, rock jaialdia beheko txoznan.
-
04:00 Edonor abeslaria ezin daitekela izan demostratzeko karaoke saioa. Ordu txikietan lotsik ez oholtzan!
Abuztuak 2 Larunbata
-
11:00 Bolo txapelketa Hotel Mauleon bolatokian. Izen ematea 11etatik 12etara.
