Artxiboa Abendua 2010
Txikitero eguneko argazkiak
Ardozaleok, hemen dituzue zuen balentrien frogak. Orain norberak bereari aurre egin diezaiola..
Argazki denak lasaiago ikusteko klikatu HEMEN
EIXAL ROCK
Pasa den urriaren 19an, sute batek “Eixal” baserrian egundoko kalteak sortu zituen, teilatua guztiz errez eta horretaz gain itzaltze lanetan erabilitako urak ere etxe osoan kalteak sortu zituen. Lan talde bat sortu da, zeina ekintza desberdinak antolatzen hasi den errehabilitazio lanetarako dirua lortzen saiatzeko. Proposatutako ekintzen artean, gaztetxean kontzertu bat antolatzeko proposamena luzatu ziguten.
...Subeltza
kolektiboa aurtengo Burdin Rock-a prestatzen hasita zegoen gaztedi
batzordearen diru laguntzarekin, hau honela, beraiekin hitzegin ondoren
ideia moldatu egin genuen eta EIXAL ROCK deitu diogun jaialdi borobil
hau osatu dugu Abenduaren 11rako, Legazpiko gaztetxean.
Hauek taldeak eta ordutegia:
20:00etan: MOTHERSHIP
21:00etan: SLEEPWALKER
22:00etan: EUTSI
23:00etan: SKAPANDO
00:00etan: D-PINTXOS
01:00etan: ZE ESATEK!!
Sarerra-laguntzari
5 euroko salneurria jarri diogu eta txartelak, Gaztetxen, Karibe
Zaharren, Lau Biden eta Oilarra tabernetan egongo dira salgai
ostegunetik aurrera. Jaialdira hurbildu ezingo zaretenoi antolakuntzatik
sarrera laguntza moduan erostea proposatu nahiko genizueke, epe ez oso
luzera, Eixal baserria osorik eta bizirik berriro ikustea denon
laguntzarekin lortu ahal izango dugulako.

