LEGAZPIKO GAZTE ASANBLADA
Aurten ere Eufemiano Iturri saria Saninaziotan!
Saninaziotako egitarau osoa kaleratu ez bada ere, kirolariek lasterketa behar bezala prestatu dezaten lasterketaren inguruko informazioa denon eskura jartzen dugu. Aurten gainera oinezkoen lasterketa eta guzti!
Aurtengo Saninaziotan ere Eufemiano Iturri saria izango dugu. Parte hartu nahi dutenek hilaren 26a arte izena eman ahal izango dute Gaztetxean, Karibe Zaharrean eta Maiatzan, debalde.
Aurten, berritasun bezala oinezkoen lasterketa izango denez, izena ematerakoan eskertuko genuke argi jartzea bizikletaz edo oinez parte hartuko den, honek irteera antolatzeko lanak asko erreztuko dizkigulako. Lasterketa hilaren 31an, larunbatean izango da, arratsaldeko 5etan oinezkoei irteera emango zaielarik eta ondoren, denbora tarte bat utzita, mendi bizikletadunei.
Sari banaketa goiko txoznan izango da, 19:00etan eta mendi bizikletako aurreneko 3 sailkatuek garaikurra izango dute, eta ordea, oinezkoen aurrenekoari soilik emango zaio aurten garaikurra, partehartzea nolakoa izango den ez dakigulako.
Urtero bezala, Ibargutxi Kirolak-en eta Caravanas Oñateren eskutik material zozketa izango da. Nola ez, gure eskerrik beroenak horrelako laguntza eskeintzeagatik.
Animatu parte hartzen eta ingurukoak animatu!

kartela tamaina handian HEMEN