Artxiboa Otsaila 2010
2010eko Zapatuko inauterien argazkiak ikusgai
Hurrengo urterako bazkaltzeko tokiaren inguruan aldaketak egingo diren arren, argi asko ikusi genuen nola siberiatik etorritako hotzak ere ezin gaituen atzera bota! Leaxpi tropikal noizko!
Argazkiak ikusteko:
http://www.flickr.com/photos/xapoto/sets/72157623429371536/
Zuek ateratako argazkirik edo bideorik izan ezkero, bidali mesedez!
Ongietorriak izango dira ere inauteri egun hau urtero hobetzen joateko jendeak egin ditzaken komentario, kritika, ekarpen eta laguntza denak; Batez ere karrozarekin egiten diren geldialdietan "antzezpentxo" bat egiteko prest dauden koadrilen arteko koordinaketa bilatzeko direnak.
LGAren foroan nahi dezuena bota!
Zapatuko Ihauteriak. Osteguneko bilera eta gero
Ostegun arratsaldeko bileran jende asko egon ez bada ere, esan daiteke hainbat koadrilek zapaturako mozorroa erabakia daukatela eta prestaketa lanetan ari direla.
Bileran atera diren mozorroetako batzu aipatzeagatik, hasteko esan daiteke Euskal Herrian horren ezaguna eta jarraitua den "curling" talde baten presentzia ziurtatu digutela, esgrimazaleren batzu ere izango dira, arkulariak, belar-hockey talde bat ere "stick" beldurgarri horiek eskutan dituztela, (ojo!), ping-pong zaleek ere goi mailako partidetaz disfrutatu ahal izango dute, eta hau dena gehiengoaren inungo berririk izan gabe!
Argi dago 1992. urteko joku olinpikoek mozorroa erabakitzeko orduan aukera asko ematen dituztela.. Orduko irudi batzu ikusi eta azkar asko aukeratu daiteke mozorrorenbat!
Irudian ikusi dezakezuenez, karroza ere aurrera badoa, hortaz, bazkariko txartelen inguruan azken oharra, betikoa gertatu ez dadin; mesedez erosi txartela igandea 7 baino lehen, horren ondoren erosi nahi izateak menua prestatzerako orduan arazo asko sortzen bait ditu. Abisatu ere zure ingurukoak, ez dala ezer kostatzen eta lana asko errazten digula!
Blogeko sarrera honi hemen erantzunez edo LGAren foroan zuen mozorroen edo izango direnen berri eman dezakezue!