Artxiboa Urtarrila 2010
2010eko zapatuko ihauteriak martxan berriz ere
Iaz antolatutako egunaren ondoren, aurtengoa antolatzea erraza bazirudien ere, ihauteriak zapatuan ospatzea kolokan jarri duten bi arazo izan ditugu. Alde batetik, bileretara azaldutako jende kopuru exkaxa, honek ez zuen exkaxa ere den lantaldea gehiegi animatu; eta bestetik, lanerako animo gehienak zapuztu zituena, hau da, karrozak egiteko leku baten falta.
Iaz bezala “mangos”eko pabilioia lortu bagenuen ere, (eskerrak berriz ere jabeei),
ondoren, pabilloia alokatu egin behar zutela esan ziguten eta ezin izango genuela erabili. Beste leku batzuk begiratu eta gero, larunbateko ihauteriak bertan behera uztea erabakitzekotan egon zen, baina urretxuko karrozak egiten diren “irimo”ko pabilioia azken aukera bezala azaldu zen, nahiz eta bertara joateko oso eskura ez egon.
Ihauterietarako 23 egunen faltan egon arren, ekintza aurrera ateratzen saiatuko gara eta asko errepikatzen garela esaten badigute ere, berriro ere jendearen laguntza eta inplikazioa eskatzen dugu. Laguntza, ekintzak antolatu eta parte hartzeko garaian eta inplikazioa, egingo diren bileretara azaltzen, ideiak aurkezten, mozorro desberdinak prestatzen…
Beraz, jendeak gogoan izan dezala, otsailaren 13an legazpin olinpiadak burutuko direla, bazkari herrikoia izango dugula Domingo Agirreko frontoi estalian, eta bertatik aterata, karroza baten laguntzaz, kalejira latza, eta nola ez, iaz bezala, ondo pasatzeko aukera bikaina.
Zabaldu berria inguruan, ezagunen artean, kuadrilan, Tuenti ostia hortan… Denboraz gaizki bagabiltza ere ea lortzen dugun iaz bezala ihauteriak zatitu ordez anbientea bikoiztea.
Ea aurten, olinpiar izpirituaren eraginez, berriro ere legazpiarrok zapatuko ihauteriei kolore berezia ematen diegun, eta pebeteroaren pizketa ikusgarrian biltzen garen, mozorroa egiteko imajinazioari eragin eta gero.. Olinpiadekin erlazionaturiko edozerk balio du!!
Edozein zalantza argitzeko gazte asanbladaren forora jo dezakezue.
BAINA HASTEKO, IGANDE HONETAN, HILAK 24, ATSALDEKO 5-ETAN GAZTETXEAN GELDITUKO GARA URRETXUKO IRIMO ENPRESARENA ZEN PABILIOIRA JOATEKO, BERTAN PRESTATUKO BAIT DUGU KARROZA.
AGERTU REDIOS, BURU ASKOK GUTXIK BAINO GEHIO PRODUZITZEN BAIT DUTE.. (edo hori diote...)
Apostasiaz bilera informatiboa
Azken egunotan Donostiako artzapezpikutzatik zenbait gazte legazpiar pasa direla eta, eliza katolikoari uko egiteko informazioa banatzeko aprobetxatu nahi du Legazpiko Gazte Asanbladak.
Eliza katolikoaren kide izateari uzteko prozesu bat zegoela ez bazenekien, datorren urtarrilaren 21ean honen inguruko lehen eskuko informazioa jaso ahal izango dezu eliza katolikoaren kide izateari utzi nahi dioten legazpiar gazte batzuen eskutik.
Bilera, arratsaldeko 7etan izango da Kultur Etxean
.