Hemen zaude: Hasiera Blogak LEGAZPIKO GAZTE ASANBLADA Artxiboa 2009 Urtarrila 31 2009ko ZAPATUKO IHAUTERIAK MARTXAN!
Dokumentu Akzioak

LEGAZPIKO GAZTE ASANBLADA

2009ko ZAPATUKO IHAUTERIAK MARTXAN!

<!-- /* Style Definitions */ p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal {mso-style-parent:""; margin:0cm; margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:12.0pt; font-family:"Times New Roman"; mso-fareast-font-family:"Times New Roman";} @page Section1 {size:595.3pt 841.9pt; margin:70.85pt 3.0cm 70.85pt 3.0cm; mso-header-margin:35.4pt; mso-footer-margin:35.4pt; mso-paper-source:0;} div.Section1 {page:Section1;} -->

Porfin esan daiteke aurtengo zapatuko ihauteriak martxan jarri direla. Berandu baina ziur gutxienez, kontutan izanda dena bertan behera gelditzeko egon den arriskua, esan beharra bait dago karrozak prestatzeko lekua azken momentuan lortu dugula, eta hortaz, dena ondo atera dadin denok ahalegintxo bat egitea eskatu nahiko genuke. 


Astelehenean, otsailak 2,  Mantxolako “Mangos Etxe” zenaren pabilioia uzten digute. Hori dela eta, astelehenean iluntzeko 6:30etan pabilioian bertan geratuko gara dena martxan jartzeko. Lehen egunetan kosta egingo zaigu martxa hartzea, materiala eta tresnak faltako direlako, baina denen artean lana eginda dena ondo ateratzea espero degu.
Hasteko, norberak ahal duena eraman dezala, materiala, ideiak, lanerako gogoa, muestrarako argazkiak... Zer eta non erosteaz ere hitzegingo da.


Bazkarirako txartelak salgai egongo dira gaurtik aurrera, 12 euroren truke, karibe zaharrean, kukuen eta gaztetxean. Diru horrekin ahalik eta bazkaririk txukunena ematen saiatuko gara. Animatu jendea txartelak erostera, azken momentura arte utzi ez dezaten, saldutakoen numeroak baldintzatu bait dezake non eta zer bazkaldu.


Txarangaren asuntoa zail xamar dago; alternatibak pentsatzen joatea ez legoke gaizki. Proposamenak behar dira, baina “bueno, bonito y barato”, noski!


Berde xamar dagoen asuntoa mozorroena da. Konprometitu dira jantzi gutxi batzuk baina dexente geratzen dira aukeran, eta garrantzitsuena, “MOZO” txuri-gorriz joateko ez dago oraindik inor apuntatua, eta egunari kolorea emateko ezinbestekoa da halako mozorroz jende piloa ateratzea. Animatu mozorrozten eta mesedez aipatu zuen aukera gaztetxeko foruan!

 

401 urtez zapatun ihauteririk gabe,

¡pero ni uno más!

 

Iker Azpeitia 2009/01/31
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

ONGI ETORRI GURERA. Bertan LEGAZPIKO GAZTE ASANBLADAK antolatzen dituen ekintzen berri izango duzu. Gurekin harremanetan jarri nahi izan ezkero gure emaila erabili dezakezu. Gaztetxeari eta LGAri buruzko informazio gehiago nahi baduzu edo eta zeozer aipatu nahi baduzu, beheko estekan klik egin.

LGAren FORORA JOAN

Azken erantzunak
Saninaziotako argazkik Legazpiko Gazte Asanblada, 2010/08/02
eufemiano Bandido, 2010/08/02
Sailkapenak? Noski! Legazpiko Gazte Asanblada, 2010/08/02
sailkapenak pantani, 2010/08/01
Etiketa lainoa
AGENDA Diapositiba emanaldia Euskara Gazteria Jaiak Kirola Legazpikeriak Musika Txapelketa bertsolaritza ibilaldia jaiak kontzertua musika