LEGAZPIKO GAZTE ASANBLADA
Ihauteriak 2009 (hilaren 22ko bileraren ondoren)
Karrozetan lana egiteko lokalaren asuntoa itxi gabe daogoenez, gainontzekoarekin jarraituko dugu, gauzak ixten joateko. Lekua lortu bezain laster, hemen jakinaraziko dugu eta hurrengo egunean lokalean biltzeko ordua zehaztuko dugu.
BAZKARIA: Jende kopuruaren arabera ikusiko dugu non
antolatu. Gehiegi ez bagara erosoena gaztetxean egitea izango
litzateke. Ordea, jende asko bagara, azokan ospatzearenaz hitzegin
bazen ere, teilatupea itxi ezin daitekela ikusirik, eta pasa
genezakeenn hotza kontutan izanda, bazkaria frontoian ospatzea eskatuko
litzateke.
Jendearen partehartzea “errazteko”, bazkaria
jatetxeren batera eskatu egingo da, norberak ezer eraman behar ez
izateko moduan. Hurrengo asteburutik aurrera(hilak 30), txartelak
salgai jarriko dira 2 astez, bazkariaren eskaria ahalik eta zehaztuena
egiteko. TXARTELIK EZ DUENAK EZ DU BAZKALDUKO.
TXARANGA:
Egun txarra da bat lortzeko baina horren atzetik gabiltza. Batenbatek
txarangakide bat ezagutu ezkero galdetu diezaiola egun horretan
etortzerik izango luketen. Txaranga ordezkatzeko proposamenik balego,
bota lasai, ez da soberan egongo eta.
KARROZAK: Bi egiten
saiatuko gara. Batean zezen plaza baten zati bat egin nahi da eta
bestean udaletxeko balkoia. Sanfermin portatil bat ere egingo da.
Denbora eman ezkero navarreriako iturria ere egin nahi da. Desfilearen
ibilbidea ixteko dago baina hegialdera buelta ematera igotzea adostu
genuen.
MOZORROAK: Mozorro desberdinak aipatu ziren.
Taldeka, kuadrillaka... ahal diren gehienak bete behar dira kalejira
ondo girotua joateko. Lanerako lekua dugunean tematikaren inguruko
mozorro zerrenda bat jarriko da, eta jendeak zerrendatik aukeratuz
zerrenda osatzen joango litzateke; foro honen bidez jendearen
aukeraketaz informatuko litzateke eta zerrenda eguneratzen joango da..
Gutxi gora behera horrela doa asuntoa.
“MOZOAK”: Jende dexente joan beharko litzateke oinarrizko janzkera txuri-gorriz.
ZEZENAK eta KABESTROAK:
TOREROAK:
PIKADOREA: Beñat
ENTZIERROKO ARTZAIAK:
GIRIAK:
PEÑA sanferminera: Zurruteroak kuadrilla, konfirmatzeke
GURUTZE GORRIA: Ta kitto kuadrilla
JULEN MADINA KORRIKALARIA, (el calvo de “pasalo”):
EhPAÑA DIREZTO: Kone eta Yoli, konfirmatzeke.
Ekarpena egitekotan ondo legoke azaltzea zenbat pertsona izango diren mozorro horrekin aterako direnak.
Baino bildurripe bota ideia gehiago, denak direlako ongietorriak.
INGURUKOAK ANIMATU!

porque llegaron las fiestas
de esta gloriosa ciudad
que son en el mundo entero
una cosa singular.
¡¡Riau-Riau!!