LEGAZPIKO GAZTE ASANBLADA
Zapatuko Ihauteriak. Osteguneko bilera eta gero
Ostegun arratsaldeko bileran jende asko egon ez bada ere, esan daiteke hainbat koadrilek zapaturako mozorroa erabakia daukatela eta prestaketa lanetan ari direla.
Bileran atera diren mozorroetako batzu aipatzeagatik, hasteko esan daiteke Euskal Herrian horren ezaguna eta jarraitua den "curling" talde baten presentzia ziurtatu digutela, esgrimazaleren batzu ere izango dira, arkulariak, belar-hockey talde bat ere "stick" beldurgarri horiek eskutan dituztela, (ojo!), ping-pong zaleek ere goi mailako partidetaz disfrutatu ahal izango dute, eta hau dena gehiengoaren inungo berririk izan gabe!
Argi dago 1992. urteko joku olinpikoek mozorroa erabakitzeko orduan aukera asko ematen dituztela.. Orduko irudi batzu ikusi eta azkar asko aukeratu daiteke mozorrorenbat!
Irudian ikusi dezakezuenez, karroza ere aurrera badoa, hortaz, bazkariko txartelen inguruan azken oharra, betikoa gertatu ez dadin; mesedez erosi txartela igandea 7 baino lehen, horren ondoren erosi nahi izateak menua prestatzerako orduan arazo asko sortzen bait ditu. Abisatu ere zure ingurukoak, ez dala ezer kostatzen eta lana asko errazten digula!
Blogeko sarrera honi hemen erantzunez edo LGAren foroan zuen mozorroen edo izango direnen berri eman dezakezue!
2010eko zapatuko ihauteriak martxan berriz ere
Iaz antolatutako egunaren ondoren, aurtengoa antolatzea erraza bazirudien ere, ihauteriak zapatuan ospatzea kolokan jarri duten bi arazo izan ditugu. Alde batetik, bileretara azaldutako jende kopuru exkaxa, honek ez zuen exkaxa ere den lantaldea gehiegi animatu; eta bestetik, lanerako animo gehienak zapuztu zituena, hau da, karrozak egiteko leku baten falta.
Iaz bezala “mangos”eko pabilioia lortu bagenuen ere, (eskerrak berriz ere jabeei),
ondoren, pabilloia alokatu egin behar zutela esan ziguten eta ezin izango genuela erabili. Beste leku batzuk begiratu eta gero, larunbateko ihauteriak bertan behera uztea erabakitzekotan egon zen, baina urretxuko karrozak egiten diren “irimo”ko pabilioia azken aukera bezala azaldu zen, nahiz eta bertara joateko oso eskura ez egon.
Ihauterietarako 23 egunen faltan egon arren, ekintza aurrera ateratzen saiatuko gara eta asko errepikatzen garela esaten badigute ere, berriro ere jendearen laguntza eta inplikazioa eskatzen dugu. Laguntza, ekintzak antolatu eta parte hartzeko garaian eta inplikazioa, egingo diren bileretara azaltzen, ideiak aurkezten, mozorro desberdinak prestatzen…
Beraz, jendeak gogoan izan dezala, otsailaren 13an legazpin olinpiadak burutuko direla, bazkari herrikoia izango dugula Domingo Agirreko frontoi estalian, eta bertatik aterata, karroza baten laguntzaz, kalejira latza, eta nola ez, iaz bezala, ondo pasatzeko aukera bikaina.
Zabaldu berria inguruan, ezagunen artean, kuadrilan, Tuenti ostia hortan… Denboraz gaizki bagabiltza ere ea lortzen dugun iaz bezala ihauteriak zatitu ordez anbientea bikoiztea.
Ea aurten, olinpiar izpirituaren eraginez, berriro ere legazpiarrok zapatuko ihauteriei kolore berezia ematen diegun, eta pebeteroaren pizketa ikusgarrian biltzen garen, mozorroa egiteko imajinazioari eragin eta gero.. Olinpiadekin erlazionaturiko edozerk balio du!!
Edozein zalantza argitzeko gazte asanbladaren forora jo dezakezue.
BAINA HASTEKO, IGANDE HONETAN, HILAK 24, ATSALDEKO 5-ETAN GAZTETXEAN GELDITUKO GARA URRETXUKO IRIMO ENPRESARENA ZEN PABILIOIRA JOATEKO, BERTAN PRESTATUKO BAIT DUGU KARROZA.
AGERTU REDIOS, BURU ASKOK GUTXIK BAINO GEHIO PRODUZITZEN BAIT DUTE.. (edo hori diote...)
Apostasiaz bilera informatiboa
Azken egunotan Donostiako artzapezpikutzatik zenbait gazte legazpiar pasa direla eta, eliza katolikoari uko egiteko informazioa banatzeko aprobetxatu nahi du Legazpiko Gazte Asanbladak.
Eliza katolikoaren kide izateari uzteko prozesu bat zegoela ez bazenekien, datorren urtarrilaren 21ean honen inguruko lehen eskuko informazioa jaso ahal izango dezu eliza katolikoaren kide izateari utzi nahi dioten legazpiar gazte batzuen eskutik.
Bilera, arratsaldeko 7etan izango da Kultur Etxean
.
XX. urteurrenaren proiekzioa
Esan bezala, hemen daukazue pasa zen abenduaren 12an frontoiko bazkariaren ondoren proiektatu zen diapositiba emanaldia.
Proiekzioa azkenik windows media-ko formatoan zintzilikatu dugu ahalik eta arazo gutxien eman ditzan. Bere barnean, entzuteko moduan etzeudelako proiektatu ezin izan ziren bideoak daude, eta aipatu ere, bideo hau ere mozketarik gabe eta bere osotasunean jeisteko aukera egongo dela hemen bertan gutxi barru.
Proiekzioa bi kalitatetan dago jeisteko:
384x288 pixeletako formatoan, 42 MB, klikatu HEMEN
768x576 pixeletako formatoan, 340 MB, klikatu HEMEN
Kamixetak salgai!
Koartelaren okupazioaren XX. urteurrena gogoratzeko eta ospatzeko Kalvellido marrazkilari andaluziarraren marrazkiaz egin diren kamixetak dagoeneko salgai dituzue 12 eypotan Gaztetxen, Karibe zaharren eta Kukuen. Bazkarian ere salgai izango dira eta legazpitik kanpoko norbaitek nahiko balu, bidalketa gastuak bere gain hartuta postaz bidaliko genioke.

Klikatu hemen irudia handitzeko> Kamixetak salgai
Zapatuko Ihauteriak, 2. bilera
Datorren ostegunean, abenduak 3, iluntzeko 7etan, Kultur Etxean, zapatuko ihauteriak antolatzen saiatzeko 2. bilera izango da. Aurreko bilerara agertu zen jendea baino gehixeago agertzea ondo legoke, batez ere, marroia betikoentzat izan ez dadin.

Zapatuko ihauterien antolaketarako bilera
Ihauteriak gerturatzen ari direla eta, aurten prestaketa lanak lasaiago egin nahiko genituzke.
Datozen ihauterietako zapatuaz hitzegin eta antolatzen hasteko bilera batera deitzen
ditugu herriko koadrilak eta koadrilak ez direnak ere, noski. 
Iazkoa txukun atea bazan, laguntza gehiagoz egun earra antolau deike!
Eguna: Azaroak 19, osteguna.
Ordua: 19:00etan.
Lekua: Kultur-etxea.
Saninaziotako paperezko txapelen lehiaketa
Bere garaien gaztetxeko foron eskatu genun ea batenbatek saninazioko jaietako bideoik bazeuzkan, gordetzeko moduko gauzak egon ahal zirelako, eta beno, denbora pasatu bada ere, bialdu dute zeozer; paperezko txapelen leihaketako momenturik onena bialdu dute, eta nola ez, Bikendi Arrieta, “biki”, bideoaren protagonista da, leihaketa nola irabazi zuen azaltzen digun bideoan… Sin desperdicio….
Saninaziotako beheko txoznako kontzertuak
Diru gutxirekin baina gogo handiz antolatutako kontzertuak!

2009ko Saninazioetako egitaraua
Hona azkenik aurtengo saninazioetako egitaraua, beti bezala, aurrekontu murritza (eta aurten oraindik ere murritzagoa) izateak dakartzan lan handien eta buruhauste askoren ondoren, prestatu ahal izan duguna.
Aurten aurrekontua murritzagoa dela diogu, komertzioak orokorrean jasaten ari duen krisia ikusita, eta aurten egin dituzten hainbat propagandetarako ekarpenak kontutan izanda, erabaki zelako esku-programarako propagandarik ez eskatzea, eta esku-programa bera ez egitea. Hortaz, eskertuko genuke, osasun agintariei ondo irudituko ez zaien arren, diru sarrera nagusienetakoa propaganda izatetik, txoznetako kontsumoa izatera pasatzea, baina noski, prezio herrikoiekin!
Horretaz gain, beste laguntza mota batzu ere eskertuko genituzke, alde batetik, txoznetako txandak betetzen laguntzen; horretarako, antolakuntzan dabilen edonori komentatu diezaiokezue, (mas o menos bakizue nortzuk gabiltzan), eta bestetik, abuztuaren 2ko arratsaldean, jaien ondoren, txoznak jaso eta txukuntzen laguntzera agertuz, ez bait dira oraindik asmatu txozna “autorrecogibles” eta “autolimpiables”.
Beheko txoznako kontzertuak erabat itxiak gelditzen direnean denak batera iragarriko ditugu, baina aurreratu dezakegu ostiralean Magenta Donkeys legazpiarrekin, Capsula talde bilbo-argentinarra arituko dela, (talde potentea, izugarrizko kritika onak jasotzen ari dena nazioartean), eta larunbatean, Drakes talde txantxiku punkrokeroekin batera, Garagardo Gura ska-reggae talde festibo sakandar-arabarrak joko duela, jaigiroa ziurtatua dagoelarik.
Ostegunekoaren inguruan, herriko taldeen kontzerturako, oraingoz soilik Lortu taldea konfirmatu dezakegu.
Beraz, herriko jai autentikoenetan parte hartzera animatu ezezik, antolaketan parte hartzera ere animatu nahi zaituztegu, lehen gertatu zen bezala, jendea erre izanagatik jaiak antolatzeari utziko ez zaiola ziurtatzeko.
Ondo ibili!
