Hemen zaude: Hasiera Blogak LBO bertsolaritza

LBO

bertsolaritza

Oporrak

Luis Arrieta opor-usainean dabil. Hurbil ikusten ditu. Zein asmo ezkutu ote dauka?

Oporrak hilen bueltan

hor dira gure zai.

Ta itxaronaraztea

zinez ez nuke nahi.

Tripa gora egoteko

hartu nahi det nik jai,

tarteka altxa arren,

jateko, hori bai.

Baina kontatakoa,

ez esan nire amai!!!

Doinua: Batetikan korrozka

Egilea: Luis Arrieta

 

asier iriondo 2010/07/26

Zaborrak eta hondakinak

Zaborrak atez ate jasotzeko sistema martxan da herri batzuetan eta gehiagotara zabaltzekoa da Gipuzkoan. Hori hartu du gaitzat Joseba barandiaranek.

Zaborra biltzen hasiak dira

hainbat herri atez ate

gauzak txukun egitea ez da

sekula izango kalte.

"Hondakin" dugu gauza jakin bat

"zabor" hitzetik aparte,

zaborra definitzen baitugu

berez "hondakin nahaste":

bizimodua zaborgabetzen

lehenbaitlehen hasi gaitezke.


Doinua: Mutil koxkor bat

Egilea: Joseba Barandiaran

asier iriondo 2010/07/19

La roja, gorria

Joxe Manuel Arizkorretak Mundialeko txapeldunak hartu ditu gaitzat bere bertsoan. Badakizue nork irabazi duen, ez? Joxe Manulek oso ondo azaldu digu.

Viva la roja! Gorria

Hain talde zoragarria!

hanka buru ta  gerria

Harrotu da bai espainaldeko

Zenbait putreen eztarria

Hartuz Kirola, aberria

ta bihurtuz uztarria

ez da batere berria

asetu dute zenbait zaleen

Goraipamen egarria

Baina ez da  horren larria

animo euskal herria

inoiz ez galdu irria.

 

Doinua: Ikusten duzu goizean

Egilea: Joxe Manuel Arizkorreta

 

asier iriondo 2010/07/12

Sua

San Joan suaren bueltan egin du bertsoa Julen Agirreburualdek. Su asko aipatu ditu bertan.

Sua piztea eskatu ohi du

San Joan ohitura zaharrak

Egurra bota, paperak eta

denen sentimendu txarrak.

Goruntz begira freskotasunez

ageri dira izarrak

Baina ez dira gaur egunean

distira duten bakarrak.

Batu nahiean herriak eta

su beroaren indarrak

Hizkuntza baten su garrak

eta hiztunen beharrak

Denak lotura izaten badu

ai, zeinen gauza edarrak

Distiratsuak izan nahiean

Euskaldunon irriparrak

 

Egilea: Julen Agirreburualde

asier iriondo 2010/06/22

Erreala

Atzoko partidaren ondoren, jokalari gehienek euskaraz egin zioten Anoetako publikoari. Realak orain arte izan dituen garaipen-ospakizunetan sekula ikusi gabea da hori.

Atzo iluntzerako

onartzen dut hala

jokalariez harro

sentitu nintzala

gora begira jarri

zuten Erreala

ta mingainetan gure

hizkuntza apala

astelehen goizetako

prentsak ez bezala

 

Doinua: batetikan korrozka

Egilea: Asier Iriondo

asier iriondo 2010/06/14

Pilotariei

Isa Diazek herriko txapelketan parte hartu dutenei egin die bertsoa. Horretarako "Haurrak ikas zazue" doinu ezin egokiagoa erabili du.

HILABETE IGARO

HELDU FINALERA

PILOTARI GUZTIAK

HEMEN BILDU GERA

 

OSPETSU EGIN DIRA

GAUR GURE LAGUNAK

MILA ZORION BIHOTZEZ

ADIO TXAPELDUNAK

 

Doinua: haurrak ikas zazue

asier iriondo 2010/05/04

Klima aldaketari

Ez dugu ezagutuko (agian bai) baina klima aldaketa dela eta herrian ere aldaketa nabarmenak izango dira. Eguraldi askoz epelagoa eta jendearen ohiturak eta eguneroko bizimodua aldatuko da. Hori izan da Joserra Saralegiren gaia

Legazpi tropikala

bero da herria

Bi hilabete barru

da udaberria

Ligatzeko kontutan

jende ugaria

Piszinan biluzik ez

da bate larria

Azoka nudista da

aurten berria.

Doinua: Batetikan Korrozka

Egilea: Joserra Saralegi

asier iriondo 2010/04/19

Egunkaria libre

Auzipetuak absolbitu dituztela jakin dugun egunean bertan egin die bertsoa Luis Arrietak.

Zai ematen den denbora

izaten ohi da luzena.

Ta zazpi urte ondoren

egi bihurtu da lema,

nahiz ta orduko etsaiek

hartuko duten gaur pena.

Oleaga, Uria, Martxelo,

Torrealdai eta Txema,

geure ametsak betetzen

eman dezue onena.

Zuen delitu bakarra

euskalzale izatearena.

Garaitua injustizia,

guztiontzat atsedena,

zuek sortu baitzenuten

guztion ondare dena.


Doinua: Habanera

Egilea: Luis Arrieta

asier iriondo 2010/04/12

Aste Santuari

Aste Santua garai batetik hona asko aldatu da. Hori izan da Josebaren bertsoaren gaia.

Aste Santuak seko galdu du

erlijiozko kutsua

eskiatzeko ta hondartzarako

askok dute inpultsua.

Aita Santuak nahiz eta egin

deialdi oso sutsua

elizak ditun pekatuekiko

inor gutxi da itsua.


Doinua: O Baserritxo

Egilea: Joseba Barandiaran

asier iriondo 2010/04/08

Udaberrian aske

Udaberriari buruzko bertso eder hau loratu zaio Joxe Manuel Arizkorretari. Esaten da, bai, udaberriak poetei inspirazioa ekartzen diela.

Gogoz esanez gau amaieran

kaixo egunsentiari

Mendi aldera abiatu ta

egun ederra zein argi

Aldapan gora xoxo eder bat

niregan jarriz bi begi

Aitortu zidan xuxurla zidan

belarrian bere egi

Maite duela askatasuna

urteroko udaberri.

 

Doinua: Azken arnasa eman nahi nuke

Egilea: Joxe Manuel Arizkorreta

asier iriondo 2010/03/29

Legazpiko Bertso Olariak

Azken erantzunak
irriarena joseba, 2010/07/13
beste malko bat Joseba, 2010/02/27
Heziketa txarra Nazkatu bat, 2010/02/23
Nazka atzetik dator... Gaizki Hezitua, 2010/02/22
nire 18 urteak erre, 2010/02/16
Azken sarrerak
Oporrak 2010/07/26
Euskalduntzea 2010/07/03
Sua 2010/06/22
Etiketa lainoa
Euskara Jaiak KULTURA Kirola bertsolaritza