Hemen zaude: Hasiera Blogak LBO Euskara

LBO

Euskara

Euskalduntzea

Isa Diazek bere euskalduntzea kontatu digu Habanera eder honetan.

Duela zenbait urte

nik hasi nuen ametsa

gailurrera nihon gora

bidea ez zen garratza

elkar jolas ezagutuz

zure hitzarekin dantza

berehala gure artean

desagertu zen zalantza

odola ezin aldatu

bai ordez bai bihotza

euskaldun bihurtu nauzu

hori bai dela pagotxa

hizkuntz artean zu zara

ederra dama preziosa

euskara izan zarela

nere bizitzan ardatza

 

Doinua: habanera

Egilea: Isa Díaz

asier iriondo 2010/07/03

Beti bihotzean...

Ekainak 15, ordua 18:45, gure amets prefabrikatuak itzali dira.

Guretzat urtea ez da abenduan amaitu eta urtarrilean hasten. Badakizue Errealzaleon urtea, gu gehienok futbolzale baino Errealzale baitgera, Errealzale sutsu gainera, ekain inguruan amaitzen dela eta irailean hasi. Eta aurtengoa amaitu da, triste amaitu gainera, ez degu urte amaierako festa egiteko gogorik izan eta badakizue zergatik, baina urte berria etorriko da.

 

 

  

 

 

 

Azkenean iritxi da 

Zoritxar eguna 

Zelaira begiratuz

Ze nolako fauna

Alfer ta aberatsentzat

Gogoko erresuma

Ta Gipuzkoar gehientzat

Tristura ta trauma

Merezi degun maila 

Oraindik urruna

 

 

 

 

Nahiz ta mendeurrena

Degun berehala 

Denboraldi berrian

Berriz eginahala 

Hau sentimendu bat da

Hau ez da kabala

Denek jakin dezaten

Hau horrela dala

Gora zaleak eta 

Gora erreala!!!

 

 

Neurria: Hamarreko txikia

Doinua: Espinian behera

Aitor Irastorza

 

 

Aitor Irastorza 2008/06/18

Euskal Tourra

2008. urtean Euskal Herriko 48. Txirindulari itzulia Legazpin hasi da. Aurtengoarekin laugarren aldia da gure herrira datorrena. Hori horrela izanik Ibonek bertso eder hau idatzi digu.


Euskal Herriko "tour"-a zela ta
ezin gendun egin kale
Legazpin bertan elkartu ziren
hainbat bizikleta zale
giro ederra, kirolzalea
Gora-behera, kalez kale
Nahiz eta jaso azken aldian
berritxarren hainbat ale
behingoagatik irten dadila
ziklismoa irabazle

 

 

Neurria: Hamarreko haundia

Ibon Sotil

Aitor Irastorza 2008/04/09

Atzo hura eta gaur hau...

2004ko abuztuan auto batek txirringan zihoan 17 urteko gaztea harrapatu eta hil egin zuen. Duela egun gutxi auto hartako gidariak salaketa jarri du hil zuen gaztearen gurasoen kontra kotxean sortu zizkion kalteengatik.

Iriondotar Enaitz umea

kotxe batek zuen hila,

haurra hiltzeko, Audi A8,

gai izan zen berebila.

Ta orain Haron gidari bizkor 

hura “justizia” bila: 

Enaitzen aita eta amari

eskatuaz diru pila 

infernurikan bada txoferra

bertan usteldu dadila.


Doinua: Aita izena
Joseba Barandiaran
Aitor Irastorza 2008/01/29

Erreala primeran...

Legazpiarrak ere joaten direla atzerrira. Baina bihotzean daramaten gipuzkoar sentimandu hori galdu gabe eta nola ez beraien betirako amodioa ERREALA. Baina bueltan etxera itzulitakoan zer topatukoa ta...

 

Erreala firin faran

hor dabil azken pasadan

merezi gabe nahi omen dute

ur haunditan edan

Coleman ta Aiestaran

Biak joan dira hegaran

Ia ez dakigu hau erreala

ala zirkoa dan



Ibon Sotil
Doinua: Ai zak hi mutil mainontzi
Aitor Irastorza 2008/01/24

Legazpiko Bertso Olariak

Azken erantzunak
QtSxpoRrtLk MqqxHtOyLIB, 2013/05/25
MUevPCZwJjbntR WQfYThqWowMhdY, 2013/05/25
Ihauteriak Canal+, 2012/02/16
Raxoi, Braga, Patxiku Guardia zib(il), 2012/02/16
Etiketa lainoa
Euskara Jaiak KULTURA Kirola bertsolaritza