Hemen zaude: Hasiera / Blogak / LBO / Oilar-jokoari

Oilar-jokoari

2012/06/18 16:34
ATEAk Legazpiko oilar-jokoa dela eta salaketa jarri du. Horri bota dio bertsoa Joseba Barandiaranek.

Sanferminetan zezenak eta
Legazpin berriz oilarra,
ATEAkoak konforme ez ta
egin dute deiadarra.
Animaliak gaizki tratatu
ezinean dago marra
denuntziak barra-barra
baina ez galdu iparra: (bis)
urtero Iruñan egiten duten
nudisten manifatzarra
gure herrian ez ote dute
errepikatu beharra?

Egilea: Joseba Barandiaran

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira 10 + 4 ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Legazpiko Bertso Olariak