Hemen zaude: Hasiera / Blogak / LBO / Aste Santua

Aste Santua

2012/04/09 16:23
Aste Santua ospatzeko modua asko aldatu da, garai batetik hona. Aneren bertsoetan ederki ikus daiteke hori.

Urteak aurreraka doaz ta

Aste Santun gera sartu

E(g)un hauetako baten aspaldi

zerbait egin zen gertatu

Jesus hil zuten zoritxar hori

egiten dugu ospatu

Batzuk oporrak hartzen ditugu

beste batzuk errezatu.

 

Joango gara Madrilera ta

joango gara pikuta

Agian Peñiscola aldera

edo edozein lekuta

Mundu guztian dabil jendea

santuak gainen hartuta

Pixkatxo bat poztutzen gera gu

opor batzuk ditugu ta.


Doinua: Zazpiak bat

Egilea: Ane Beloki

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira 4 + 4 ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Legazpiko Bertso Olariak