LBO
ZINA batzuentzat ezina
Sudanen neska gazte bat harrikatuta hiltzera zigortu dute. ZINA sexu erlazio ilizitoa da lege islamdarraren arabera eta hitz-jokoa egin du Joxe Arizkorretak bertsoaren izenburuan.
Gauzak badira mundu honetan
jartzen gaituztenak sutan
gure munduko direnik ere
zalantzan jarriz batzutan
fideltasuna ezaren karguz
neska bat heriotz mugan
albiste hauxe egun hauetan
inguratu zaigu gugan
lapidatuta hiltzera, bera
epaitu dute itxuran
berdintasun ta eskubideak
beste behin jarririk dudan
zalantzan nago, ekiditeko
gizaki ahalmena nun dan
hogei bat mende atzera goaz
entzuterakoan SUDAN.
Egilea: Joxe Arizkorreta
Doinua: Haizea Dator