LBO
Ane Belokiren bertsoak
Gaur Andoainen Ane Belokik eta Izaro Badiolak aipamen bana jasoko dute Gipuzkoako eskola arteko txapelketan egindako bertsoengatik. Hona hemen, gaia emanda, Anek egindako bertsoak:
GAIA: Gure gelakide bat ospetsu egin da gauetik goizera.
Gure Maialen egia esan
kantante ona da oso
beti kantatzen du lasai lasai
beti kantatu airoso
"tu si que vales’’-era joan zan
kantatu zun goxo goxo
ta atzo gauen mugikorrean
mensajea zuen jaso
atzo pertsona normala zen ta
orain egin da famoso.(bis)
Gure lagunak txoratu ditu
Bere aita eta ama
Txoratu ditu lagunak eta
Txoratu du mundu dana
"tu si que vales’’ irabazteko
egin du kristoren lana
joango zaigu Hollywoodera
famoso askorengana
atzo pertsona normala zenak
gaur lortu du kriston fama (bis)