LBO
Herrira
Nekanek larunbateko Herrira taldearen ekimena hartu du bertsoaren gaitzat.
Maiatzak hemeretzian
denok plazara begira,
eraman dituzten denen
egoeraren harira.
Ustez motz behar zuena
luze bihurtzen ari da,
ta elkartasunez jantzi da
herritxo honen desira.
Bertsolari ta dantzari,
senideen begi dirdira,
egin behar baitiogu
itxaropenari tira.
Mosaikoko hitz guztiak
noizbait egia balira,
herriak eskatzen baitu
ekar ditzatela herrira.
Doinua: Habanera
Egilea: Nekane Gonzalez