LBO
Txillardegi eta Fraga
Asteburu honetan Euskal Herrian eragin handia izan duten bi gizon hil dira. Txillardegiren "Leturiaren egunkari ezkutua" mugarritzat hartzen da euskal nobelagintzan. Nobela hori Galizian, Fragaren sorterrian, soldaduskan zegoela, idatzi zuen.
Negu honetan joan zaizkigu
Txillardegi eta Fraga
konparaketak eginez gero
ezetz inor epel laga.
Biek hementxe lagatzen dute
oinordetza edo saga,
politikoki antz gehiegirik
ez daukate, beharbada,
Galiza aldean abiatzeak
emandakoa ez bada.
Egilea: Joseba Barandiaran
Doinua: Aita Izena