Artxiboa 2012
- Abendua (2)
- Azaroa (2)
- Urria (2)
- Iraila (3)
- Uztaila (2)
- Ekaina (5)
- Maiatza (2)
- Apirila (2)
- Martxoa (4)
- Otsaila (1)
- Urtarrila (5)
2012
Julen Agirreburualdek bertso eder hauek egin dizkio 2012ri:
Abenduaren azken eguna
urtekoaren berbera:
goizetik jeiki ta urte danan
egin ez dena eitera.
Batzuk Aizkorri, besteek Korosti
nork bere mailan aldera.
Urte osoko propositoa
gaur betetzen hasi gera
Tontorreraino iritsi eta
Codorniu izerdituak,
berriro ere berpizten ditu
gorputza eta buruak.
Topa eginik, zoriontasunez
kutsaturik inguruak
jartzen ditugu urte berrian
egiteko helburuak.
Light bazkalduta, afarirako
nahikoa leku utzita
gure ametsik ederrenekin
daukagu hurrengo zita.
siesta eder bat bota orduko
pilak berriro jarrita,
espuelatxo bat bota beharko
bata besteai segika.
Urdai-azpiko, langostinoak,
angulak ta kabiarra
Dinosaurio bat da “entrantetan”
falta daiteken bakarra...
Alkohola ere neurri berean;
izango ez balitz txarra-
hau bukatzeko beharko degu
aste osoan beharra!
Gau erdirako minutu bat ta
mahatsakin ze endredo!
Kainpai hotseko, mahats bat janez
denborarikan balego
Bi mila eta hamabigarren
urteari agur bero.
esku zabalik eukiko nauzu
berriz itzuli ezkero
Doinua: EgunsentiariEgilea: Julen Agirreburualde
Olentzeroren bertsoak
Gabonak gerturatzen ari direla eta, iaz, abenduaren 24an, Olentzerok udaletxeko balkoitik kantatutako bertsoak ekarri ditugu hona.
Ospitalean ditugu batzuk
horrela esan digute.
Ta beste batzuk gurasoren bat
etxetik urruti dute
Alaitasuna ekarri eta
ilusioaren truke
tristerik dauden umetxoekin
gogoratu nahiko nuke.
Dudarik gabe aldea dago
oparitik oparira
bi mila eta hamaikagarren
urtea dugu begira
bakea eta askatasuna
helduko zaigu herrira
ondo portatu behar dutenak
ondo portatzen badira
Doinua: Pello Joxepe
Olentzerok, 2011-12-24an, udaletxeko balkoian kantatutakoak
D-pintxosi
Anek Legazpin moda-modan dagoen taldeari egin dio bertsoa. D-Pintxoseko kideentzat animagarri izan dadila.
Egilea: Ane Beloki
Kirol festa
Behobiatik Donostiarako kirol festa izan du gogoan Joseba Barandiaranek bere bertsoan. Hona hemen:
Doinua: Pello Joxepe
Egilea: Joseba Barandiaran
Lizarrako damari
Isak politikako lehen mailara salto egin duen emakumeari egin dio bere bertsoa.
LIZARRAN JAIO TA ALGORTAN BIZI
HORTIK DATOR GURE DAMA
AMA IDAZLE ETA IRAKASLE
HORI DA BAI KRISTON LANA
LAURA MINTEGIK BENETAN DAUKA
BERE BIZKARREAN ZAMA
BERE ENERGIA ETA INDARRA
ERRAZ HELDU DA NIGANA.
Doinua: Pello Joxepe
Egilea: Isa Díaz Bravo
Harriak bueltan
Julenek gaur egungo egoerari egin dio bertsoa. Horra hor:
Fundamentuzko irtenbide bat
behar du gure herriak,
zulo batera bidali gaitu
botereen egarriak.
Egoera larriak,
eta krisi gorriak;
Aginte nazkagarriak!
Berriro ere itzultzen dira
guk botatako harriak
Doinua: Iparragirre abila dela
Egilea: Julen Agirreburualde
Agorraren 26a eta urriaren 21a
Ahoz aho dabiltzan bi hitzorduak lotu ditu Asierrek bere bertsoan. Hona hemen:
Agor ta urri gabiltzalako
murrizketen ondorio
bi hilabete izendatzeko
hartu ditugu propio
eta borrokak badituenez
bi zenbaki, bi balio
hogeita batek hogeita seiri
segida emango dio
Doinua: Pello Joxepe
Egilea: Asier Iriondo
Gurutzera igoera
Igandean Korostin izan zen Ane eta bertsoan egun horretakoak kontatu dizkigu.
Igandea da zortzi t’erdiak
Ta ordua esnatzeko
Goizean goizik jeiki gera gu
Gurutzera igotzeko
Lagun batzukin, denok batera
Goiza aprobetxatzeko
Itxaropenen gaude guztiok
Bideari ekiteko
Ibilaldia egin ondoren
Goian gaude dagoeneko
Bokadiloak daude denentzat
Gose pixka bat kentzeko
Baino oraindik bide luzea
Falta zaigu egiteko
Lakiolara heldu nahi degu
Deskantsu on bat hartzeko.
Doinua: Haizea dator iparraldetik
Egilea: Ane Beloki
Erromerian
Igandeko erromeriaren egitaraua usain daiteke Josebaren bertsoan.
Egutegiak buelta eman du
erromeria iritsi,
Ardanbideta maite dutenak
badira mila iritzi.
Aurten folk talde iruñearra
Entzungarri bezain bitxi
Giro sanoan igo gaitezen
Ta ahal dela sano jaitsi.
Doinua: Zeru Altuan
Egilea: Joseba Barandiaran
Olinpiar jokoak
Olinpiar jokoetan euskaldunak izango dira baina euskal elastikorik ez. Horixe da Nekane Gonzalezek bertsorako aukeratutako gaia.
Elastiko itsusi, traketsa
jarrita gerrian bueltan,
Londres aldera joango dira
itxuraz aste honetan.
Nigatik behintzat etorri bitez
esku hutsik berriz bueltan.
Aldarrikapen hutsa bihurtu
dezagun gure hitzetan:
noizko jokatu euskaldun gisa
olinpiar jokoetan (BIS).
Doinua: Aita izena kanta beharrak
Egilea: Nekane Gonzalez