LBO
Nire pelukeroari
Garbi dago Luis Arrietaren ile-apaintzailea oso berezia dela, irakurri bestela bertsoak.
NERE PELUKEROA
Bada pelukero bat,
berdin da izena,
biluzik jarrita ere
jantziena dena.
Guraizez eta hitzez,
artistaik gorena.
Argi ibili zaitezte,
ile nahiz teorema,
di-da hautsiko du ta
edozein eskema.
Oraindik gogoan dut,
Ze oroitzapena!
Aurreneko bisitan
bizitako dena.
Zurrunbiloa ahon,
eskutan hurrena
Txarlatan itxura du.
Ezetz ba, kirtena,
Zirujau gutxienez,
eta ez txarrena
Ile, txanpu, gomina
Musika, poema.
Filosofirako ere
beti hitz zuzena.
Reala bihotzean,
doan arren azkena.
Eta hori gutxi balitz,
aditu, onena:
Berak ezagutzen du
Kennedy hil zuena.
Doinua: batetikan korroxka
Egilea: Luis Arrieta
Bertsua zer ete da?
erran nahi deutsut, laguna,
metrikak eta errimek dabe
itxuraz, lehentasuna.
Ezin da izan zentzu bakoa,
baizik eta mamiduna,
berben jokuan adierazteko
"lore ederdun asuna...",
eta, finean, oinarrizkoa,
da bapatekotasuna.
SASI BERTSOLARI BATEN GOGOETAK
ezin egon adosago.
Harrokeria kolpez kendu ta
biluztu nauzu zeharo.
Bertsolari inoiz ez naiz izango,
denok dugu oso klaro.
Ta gutxi balitz bertsolarina,
oraindik bada gehiago:
zure pareko sikarioa
ez naiz inolaz izango.
Doinua: Aita izena
Astoak xirula jo zuenekoa...
Astemea?... Burra?
Ahotik dariola
kirasdun adurra.
Arrantzaka daiteke
errespetua urra,
izanez gero laua,
hutsik, kaskezurra.
"Sikario" deituz Luisak
eman dit agurra.
Bakearen pipa
ez dakit nola konpondu.
“Soldatapeko” adieraztea
nun benetako helburu.
Baina lau hankak sartu ondoren
gor hartu didazu kargu.
Aho zabal honi lasaitasuna
berreskuratzen lagundu.
Karibe Zarran hasi gintezke,
pote batzu zai ditugu.
Piparen piztea.
ideia paregabea,
zure jarrera, zer esanik ez,
gizalegezko, noblea.
Luis, gure berriketa
laster elkarrizketa
izatea dut xedea.
Ados ditzagun, beraz, eguna
ta ordua, solaskidea.
Piparen berpiztea
natorkik, adiskide.
Pote hoiena, egia esan,
zegok nahikoa berdea.
Pentsatzen nian ziztu bizian
hartzea hitza heurea...
Ea oraingoan Luisen mingainak
argitzen duen bidea.