LBO
Olentzerori gutuna II
Julenek hirugarren munduko haur baten gutuna idatzi zuen. Nekane Gonzalezek, berriz, behin Gabon Gaua pasatuta, eskatutako oparia jaso ez duen lehen munduko haur batek Olentzerori bidaltzen dion bigarren gutuna.
Apa Olentzero ni naiz berriro
jarriko naiz dramatiko.
Eskatutakoa ez da iritsi
eta ez da iritsiko.
Behar handia nuela esan,
esan nizun oso tinko.
Nahiz eta amak dion gabe ere
ez naizela bela hilko.
Zergatik ez dakit ondo baina
jada ez zaitut begiko.
Nola hasierako ilusioa
ez den izaten betiko.
Punta-puntako iPod bikain bat
ez didazu ekarri, kitto!
Beraz, erregeei eskatuko diet
nahiz ez izan monarkiko.
Doinua: “Martxa baten lehen notak”
Egilea: Nekane Gonzalez
Baloreak koplan
egon mutil eta neska/
baloreetan heztea baino/
opari hoberik ez da
oso ona!
"Olentzerori gutuna/
Potolo ta bizarduna/
Aurtengon ere ez dezu_ekarri/
Eskatu nizuna;/
Euskara aniztasuna,/
Herrian askatasuna,/
Euskal presoak denak etxean/
Eta maitasuna."
Eskaerak desberdinak dira
askoz hobea da, joño.
Euskara, maitasuna nahi ditu
ez min, gorroto ta laino.
iPoda eskatze hutsa izan da
lotsagarria gaurdaino.
Hobe bataren nahia asetzea
bestean apeta baino.