LBO
La roja, gorria
Joxe Manuel Arizkorretak Mundialeko txapeldunak hartu ditu gaitzat bere bertsoan. Badakizue nork irabazi duen, ez? Joxe Manulek oso ondo azaldu digu.
Viva la roja! Gorria
Hain talde zoragarria!
hanka buru ta gerria
Harrotu da bai espainaldeko
Zenbait putreen eztarria
Hartuz Kirola, aberria
ta bihurtuz uztarria
ez da batere berria
asetu dute zenbait zaleen
Goraipamen egarria
Baina ez da horren larria
animo euskal herria
inoiz ez galdu irria.
Doinua: Ikusten duzu goizean
Egilea: Joxe Manuel Arizkorreta
irriarena