Hemen zaude: Hasiera Blogak LBO Artxiboa 2010 Uztaila

Artxiboa Uztaila 2010

Oporrak

Luis Arrieta opor-usainean dabil. Hurbil ikusten ditu. Zein asmo ezkutu ote dauka?

Oporrak hilen bueltan

hor dira gure zai.

Ta itxaronaraztea

zinez ez nuke nahi.

Tripa gora egoteko

hartu nahi det nik jai,

tarteka altxa arren,

jateko, hori bai.

Baina kontatakoa,

ez esan nire amai!!!

Doinua: Batetikan korrozka

Egilea: Luis Arrieta

 

asier iriondo 2010/07/26

Zaborrak eta hondakinak

Zaborrak atez ate jasotzeko sistema martxan da herri batzuetan eta gehiagotara zabaltzekoa da Gipuzkoan. Hori hartu du gaitzat Joseba barandiaranek.

Zaborra biltzen hasiak dira

hainbat herri atez ate

gauzak txukun egitea ez da

sekula izango kalte.

"Hondakin" dugu gauza jakin bat

"zabor" hitzetik aparte,

zaborra definitzen baitugu

berez "hondakin nahaste":

bizimodua zaborgabetzen

lehenbaitlehen hasi gaitezke.


Doinua: Mutil koxkor bat

Egilea: Joseba Barandiaran

asier iriondo 2010/07/19

La roja, gorria

Joxe Manuel Arizkorretak Mundialeko txapeldunak hartu ditu gaitzat bere bertsoan. Badakizue nork irabazi duen, ez? Joxe Manulek oso ondo azaldu digu.

Viva la roja! Gorria

Hain talde zoragarria!

hanka buru ta  gerria

Harrotu da bai espainaldeko

Zenbait putreen eztarria

Hartuz Kirola, aberria

ta bihurtuz uztarria

ez da batere berria

asetu dute zenbait zaleen

Goraipamen egarria

Baina ez da  horren larria

animo euskal herria

inoiz ez galdu irria.

 

Doinua: Ikusten duzu goizean

Egilea: Joxe Manuel Arizkorreta

 

asier iriondo 2010/07/12

Euskalduntzea

Isa Diazek bere euskalduntzea kontatu digu Habanera eder honetan.

Duela zenbait urte

nik hasi nuen ametsa

gailurrera nihon gora

bidea ez zen garratza

elkar jolas ezagutuz

zure hitzarekin dantza

berehala gure artean

desagertu zen zalantza

odola ezin aldatu

bai ordez bai bihotza

euskaldun bihurtu nauzu

hori bai dela pagotxa

hizkuntz artean zu zara

ederra dama preziosa

euskara izan zarela

nere bizitzan ardatza

 

Doinua: habanera

Egilea: Isa Díaz

asier iriondo 2010/07/03

Legazpiko Bertso Olariak

Azken erantzunak
Ihauteriak Canal+, 2012/02/16
Raxoi, Braga, Patxiku Guardia zib(il), 2012/02/16
Asmakizuna Julen, 2011/12/16
araudia? zabaletik, 2011/07/06
Piparen berpiztea Joseba Zabaleta, 2011/03/31
Azken sarrerak
Herrira 2012/05/21
Aste Santua 2012/04/09
Udaberria 2012/03/19
Etiketa lainoa
Euskara Jaiak KULTURA Kirola bertsolaritza