LBO
Sua
San Joan suaren bueltan egin du bertsoa Julen Agirreburualdek. Su asko aipatu ditu bertan.
Sua piztea eskatu ohi du
San Joan ohitura zaharrak
Egurra bota, paperak eta
denen sentimendu txarrak.
Goruntz begira freskotasunez
ageri dira izarrak
Baina ez dira gaur egunean
distira duten bakarrak.
Batu nahiean herriak eta
su beroaren indarrak
Hizkuntza baten su garrak
eta hiztunen beharrak
Denak lotura izaten badu
ai, zeinen gauza edarrak
Distiratsuak izan nahiean
Euskaldunon irriparrak
Egilea: Julen Agirreburualde