Hemen zaude: Hasiera Blogak LBO Artxiboa 2010 Apirila

Artxiboa Apirila 2010

Klima aldaketari

Ez dugu ezagutuko (agian bai) baina klima aldaketa dela eta herrian ere aldaketa nabarmenak izango dira. Eguraldi askoz epelagoa eta jendearen ohiturak eta eguneroko bizimodua aldatuko da. Hori izan da Joserra Saralegiren gaia

Legazpi tropikala

bero da herria

Bi hilabete barru

da udaberria

Ligatzeko kontutan

jende ugaria

Piszinan biluzik ez

da bate larria

Azoka nudista da

aurten berria.

Doinua: Batetikan Korrozka

Egilea: Joserra Saralegi

asier iriondo 2010/04/19

Egunkaria libre

Auzipetuak absolbitu dituztela jakin dugun egunean bertan egin die bertsoa Luis Arrietak.

Zai ematen den denbora

izaten ohi da luzena.

Ta zazpi urte ondoren

egi bihurtu da lema,

nahiz ta orduko etsaiek

hartuko duten gaur pena.

Oleaga, Uria, Martxelo,

Torrealdai eta Txema,

geure ametsak betetzen

eman dezue onena.

Zuen delitu bakarra

euskalzale izatearena.

Garaitua injustizia,

guztiontzat atsedena,

zuek sortu baitzenuten

guztion ondare dena.


Doinua: Habanera

Egilea: Luis Arrieta

asier iriondo 2010/04/12

Aste Santuari

Aste Santua garai batetik hona asko aldatu da. Hori izan da Josebaren bertsoaren gaia.

Aste Santuak seko galdu du

erlijiozko kutsua

eskiatzeko ta hondartzarako

askok dute inpultsua.

Aita Santuak nahiz eta egin

deialdi oso sutsua

elizak ditun pekatuekiko

inor gutxi da itsua.


Doinua: O Baserritxo

Egilea: Joseba Barandiaran

asier iriondo 2010/04/08

Legazpiko Bertso Olariak

Azken erantzunak
Ihauteriak Canal+, 2012/02/16
Raxoi, Braga, Patxiku Guardia zib(il), 2012/02/16
Asmakizuna Julen, 2011/12/16
araudia? zabaletik, 2011/07/06
Piparen berpiztea Joseba Zabaleta, 2011/03/31
Azken sarrerak
Herrira 2012/05/21
Aste Santua 2012/04/09
Udaberria 2012/03/19
Etiketa lainoa
Euskara Jaiak KULTURA Kirola bertsolaritza