Hemen zaude: Hasiera Blogak LBO Artxiboa 2010 Otsaila 22 Egoera negargarri bati
Dokumentu Akzioak

LBO

Egoera negargarri bati

Joxe Olabidek kalean ikusitako egoera negargarriari egin dio bertsoa. Aldatzeko balioko ahal du.

KALE ERDIAN IKUSI DITUT
SENARRA ETA EMAZTEA
ENTZUNDAKOAK HOZTU EGIN NAU
KOSTATUKO ZAIT AHAZTEA
EUSKAL ESKOLA IRAKASLEA
IKASLE IZAN NU(E)N BESTEA
ERDARA HUTSEZ ARITU ZIREN
HAUXE DA NAHASTEA
BA OTE DAGO GURE BIHOTZA
SAKONAGO NARRASTEA
MODU HONETAN GAINBE(HE)RA DOA
EUSKARA ZA(HA)R TA GAZTEA
GARAI BATEAN NEGARGARRIA
GAUR EZ DUGU ALBISTEA
NEGAR MALKOAK ATERA ZAIZKIT
BARRUA DAUKAT TRISTEA

Doinua: Haizea dator
Egilea: Joxe Olabide
asier iriondo 2010/02/22

Nazka atzetik dator...

Gaizki Hezitua — 2010/02/22 16:06
A ze bertso huts eta merkea motel! Eskolan erakutsitakoa eta ez erabilitakoa baino gauza grabeagorik badago. Eginbehar nagusiena ez egin, jende hezitu. Botaiozu horri bertsoa!

Heziketa txarra

Nazkatu bat — 2010/02/23 08:54
Eskolak ez du euskalduntzea ziurtatzen eta hori ez zaizu grabea iruditzen. Arrazoi duzu: hezkuntza oso gaizki dago. Bestalde, irakasleek eredu izan behar dute. Eta ez guri mesedea egitearren, hala izatea dagokie.

beste malko bat

Joseba — 2010/02/27 22:25
Euskal eskola omen den hortan
irakasleak erdaraz,
negargarria begitantzen zait
neuk sumatzen dut ikaraz.
"Eskola" igoal izango dugu
baina "euskal" dauka trabaz,
nik Joxen gisan matrailak malkoz
busti bustiak daukadaz.
Zertako bete gure motxilak
eslogan merkez ta trabaz,
euskara utzi gura dutenek
egin dezakete erraz,
ahalik azkarren jakin dezagun
nor daukagun zinez geugaz.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Legazpiko Bertso Olariak

Azken erantzunak
Asmakizuna Julen, 2011/12/16
araudia? zabaletik, 2011/07/06
Piparen berpiztea Joseba Zabaleta, 2011/03/31
Piparen piztea. Joseba Zabaleta, 2011/03/24
Bakearen pipa Luis, 2011/03/21
Azken sarrerak
Koplaka 2012/01/31
LEIHO TXIKITIK 2012/01/10
Etiketa lainoa
Euskara Jaiak KULTURA Kirola bertsolaritza