Hemen zaude: Hasiera Blogak LBO Artxiboa 2010 Otsaila 16 40
Dokumentu Akzioak

LBO

40

Gure inguru hauetan erdiek edo badakite zer den berrogei urte egitea. Beste inguru batzuetan askoz gutxiagok. Luis da horietako bat. Zer sentitu ote du? (H)ona erantzuna:

Erlojuaren orratz guztiak

ziztu bizin doaz, ero,

bentiladoren martxa hartuta,

odola izoztuz goizero.

Baina berrogei markatu donen

salto egin det, jotero,

amets inozoz burua puztuz,

hau zin egin eta gero:

Karibe Zaharran, hil bitartean,

izango naute bezero

 

Baina ispilua, nere aurrean,

egiz gainezka so dago,

zimurrak nonnahi sakon marraztuz

gailurra soila, zeharo.

Zilbor aldea majo puztuta,

kemenez plako beherago.

Ilusio faltsun globoa zulauta

pentsatzen hasita nago

Karibe baina ez ote dudan

Benidorm bera nahiago

 

Doinua: Aita izena

Egilea: Luis Arrieta

 

asier iriondo 2010/02/16

nire 18 urteak

erre — 2010/02/16 19:34
Hobe dugu guk urteak bete/ eta jarraitu handitzen/ urtetik urtez ibiltzen gera/ momentu onak pasatzen/batzuk badira haundi xamarrak/ zahar aroa jasatzen/ gelditzen zaigun beste urteak/ egongo gara bizitzen/ eskerrik asko urte honetan / hamasortzi dut betetzen

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Legazpiko Bertso Olariak

Azken erantzunak
Asmakizuna Julen, 2011/12/16
araudia? zabaletik, 2011/07/06
Piparen berpiztea Joseba Zabaleta, 2011/03/31
Piparen piztea. Joseba Zabaleta, 2011/03/24
Bakearen pipa Luis, 2011/03/21
Azken sarrerak
Koplaka 2012/01/31
LEIHO TXIKITIK 2012/01/10
Etiketa lainoa
Euskara Jaiak KULTURA Kirola bertsolaritza