Hemen zaude: Hasiera Blogak LBO Artxiboa 2010 Otsaila

Artxiboa Otsaila 2010

Egoera negargarri bati

Joxe Olabidek kalean ikusitako egoera negargarriari egin dio bertsoa. Aldatzeko balioko ahal du.

KALE ERDIAN IKUSI DITUT
SENARRA ETA EMAZTEA
ENTZUNDAKOAK HOZTU EGIN NAU
KOSTATUKO ZAIT AHAZTEA
EUSKAL ESKOLA IRAKASLEA
IKASLE IZAN NU(E)N BESTEA
ERDARA HUTSEZ ARITU ZIREN
HAUXE DA NAHASTEA
BA OTE DAGO GURE BIHOTZA
SAKONAGO NARRASTEA
MODU HONETAN GAINBE(HE)RA DOA
EUSKARA ZA(HA)R TA GAZTEA
GARAI BATEAN NEGARGARRIA
GAUR EZ DUGU ALBISTEA
NEGAR MALKOAK ATERA ZAIZKIT
BARRUA DAUKAT TRISTEA

Doinua: Haizea dator
Egilea: Joxe Olabide
asier iriondo 2010/02/22

40

Gure inguru hauetan erdiek edo badakite zer den berrogei urte egitea. Beste inguru batzuetan askoz gutxiagok. Luis da horietako bat. Zer sentitu ote du? (H)ona erantzuna:

Erlojuaren orratz guztiak

ziztu bizin doaz, ero,

bentiladoren martxa hartuta,

odola izoztuz goizero.

Baina berrogei markatu donen

salto egin det, jotero,

amets inozoz burua puztuz,

hau zin egin eta gero:

Karibe Zaharran, hil bitartean,

izango naute bezero

 

Baina ispilua, nere aurrean,

egiz gainezka so dago,

zimurrak nonnahi sakon marraztuz

gailurra soila, zeharo.

Zilbor aldea majo puztuta,

kemenez plako beherago.

Ilusio faltsun globoa zulauta

pentsatzen hasita nago

Karibe baina ez ote dudan

Benidorm bera nahiago

 

Doinua: Aita izena

Egilea: Luis Arrieta

 

asier iriondo 2010/02/16

Elurra baino hobe eskola

Ruben Sevillanok ez da elurretako kirolen zalea. Bere kideetako batzuk eskiatzera joan zirenean beste batzuek, berak tartean, nahiago izan zuten eskolan gelditu astebetez. Esperientzia hori kantatu digu bertsoan.

Nire bizitzan elur kirolak

ez gustuko, ez menpea

irteera dugu eskiatzera

eta hau ez da merkea

klasen gelditu erlaxatuta

eta aurkitu bakea

sei-zazpi lagun elkartu gara

intentzioaz betea

pozgarria ta barregarria

espero dut izatea

jolasten eta ondo pasatzen

alaitsua egotea

hori guztia alboan utzi

ta zatozte ikastea

poliki eta lasaitasunez

igaro dugu astea

Doinua: Martxa baten lehen notak (Eguzkiak urtzen du goia)

Egilea: Ruben Sevillano

asier iriondo 2010/02/08

Bertso eskolarako deia

Isa Diaz oso gustura sentitzen da bertso eskolan baina hutsune bat nabaritzen du eta bertsoan esan nahi digu.

Errima, puntu, oinak

zelako guateke

hemen behar zaituztet

bertsotan jo ta ke

hona etorriz gero

pozik ginateke

neska bertsozaleak

non sartu zarete?

 

Doinua: Dama gazte xarmant bat

Egilea: Isa Díaz

asier iriondo 2010/02/01

Legazpiko Bertso Olariak

Azken erantzunak
Asmakizuna Julen, 2011/12/16
araudia? zabaletik, 2011/07/06
Piparen berpiztea Joseba Zabaleta, 2011/03/31
Piparen piztea. Joseba Zabaleta, 2011/03/24
Bakearen pipa Luis, 2011/03/21
Azken sarrerak
Koplaka 2012/01/31
LEIHO TXIKITIK 2012/01/10
Etiketa lainoa
Euskara Jaiak KULTURA Kirola bertsolaritza