Hemen zaude: Hasiera Blogak LBO Artxiboa 2010 Urtarrila 10 Apostata baten bertsoak
Dokumentu Akzioak

LBO

Apostata baten bertsoak

Luis Arrietak apostasia egiteko erabakia hartu du eta bere esperientzia kontatu digu bertsotan.

Apostasi egunean,

ama nun marmarka.

Nik zeharo itzalita

fedearen txinparta.

Bikario jauna zai,

kozka eta adarka.

Ziur al hago, seme?

Ezin diat barka!!

Baietz ba, aker zarra

liburun ein marka!!

 

Zerua galdua det,

zenbat urte diren!!

Irabazi zutenen

juxtu garai beren.

Saridunen zerrendan

alunak die goren.

Xelebrea benetan,

burutik ezin ken,

meriturik gabekon

opari ote den?

 

Galbidean noa tinko,

pekatari gisa,

martxa onean galduz

alperrik bizitza.

Ez du axola ematea

bizidun hilotza

eta ziega izan arren

zai ilun ta hotza

patrikan dudalako

damuaren giltza.


Doinua: Batetikan korrozka

Egilea: Luis Arrieta

asier iriondo 2010/01/10

agur betiko

Bikarioa — 2010/01/12 10:57
hau ez nuen espero / inondik inora / gure bideak hemen / bereiztuko dira / zu infernura zoaz / eta gu zerura

Ondo egin

Dimisioa aurkeztu duen bikarioa — 2010/01/12 16:39
Gotzaitegi barruan / berrogei urtean / orain Munilla hona / ailegatutzean / fedea aldatu zait / ta horren ostean / nik ere egingo dut / datorren astean

munilla

joseba — 2010/01/16 16:30
apostasira jota / esperantza bila / beldurgarri gertatu / al zaizu munilla / Haitikoaz dauka / distantzia pila / okerrago omen da / gure marabilla / fede itsuak dio / zentzu ona hila.

Luis gurea

inaxio billarrealgo — 2010/01/20 18:24
Gure Luisek egin du/fede-ukamena/zintzoki agertuaz/bere ekimena./
Gauzak argi dauzka ta/horixe onena/Zertan sinisten dezun/esazu aurrena.

Pelota maite dezu/bihotz bihotzetik/eliza horman jolas/egin dezu pozik/
elizaz ongi mintza/ gutxinez kanpotik/ kristau ez zerala ez/ luistarra bakarrik.

Abakandoa janez/ospatuko zendun/agian albariñoz/guztiz umoredun/hau dena bromala zala/sinistua gendun/apaiz egingo zera/datorren abendun.

Inaxio besterenduari

Luis — 2010/01/21 12:09
Deabruaren paperan/zabiltza gogotsu/Obduliokin labean/sartuko al nauzu?/Pako ta Lolai esker/teolojian maixu/Nire gotzai piura/kezkagarri al zaizu?/Ketarriko zeruan/sinisdun ni ta zu


Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Legazpiko Bertso Olariak

Azken erantzunak
Asmakizuna Julen, 2011/12/16
araudia? zabaletik, 2011/07/06
Piparen berpiztea Joseba Zabaleta, 2011/03/31
Piparen piztea. Joseba Zabaleta, 2011/03/24
Bakearen pipa Luis, 2011/03/21
Azken sarrerak
Koplaka 2012/01/31
LEIHO TXIKITIK 2012/01/10
Etiketa lainoa
Euskara Jaiak KULTURA Kirola bertsolaritza