LBO
Asmo berriak haizatu
Horixe da urte berriari begira Josebak egiten digun proposamena.
Beste urte bat pasa berritan
ezingo gara kexatu,
krisiak krisi nekeak neke
bederatzia osatu.
Bi mila eta hamarrerako
Nahi nizuke proposatu:
lelo zaharrak bazter ditzagun
asmo berriak haizatu.
Doinua: Saltarina da txepetxa eta (Lazkao Txikiren marrazkietakoa)
Egilea: Joseba Barandiaran