Hemen zaude: Hasiera Blogak LBO Artxiboa 2010 Urtarrila

Artxiboa Urtarrila 2010

Haiti

Haitin gertatu den hondamenak bertso sakon eta eder hau eragin dio Joserra Saralegiri.

Hondamena ta amorrue da

ama lurraren indarra

sufrimendue ta etsipena

behartsuen zoritxarra

lurrikara bortitza

eraman du bizitza

nork eman honi bizkarra

ilbeltzen malkok ta aurten ere

berri txarrak berri zaharra!


Doinua: Iparragirre abila dela

Egilea: Joserra Saralegi

asier iriondo 2010/01/18

Apostata baten bertsoak

Luis Arrietak apostasia egiteko erabakia hartu du eta bere esperientzia kontatu digu bertsotan.

Apostasi egunean,

ama nun marmarka.

Nik zeharo itzalita

fedearen txinparta.

Bikario jauna zai,

kozka eta adarka.

Ziur al hago, seme?

Ezin diat barka!!

Baietz ba, aker zarra

liburun ein marka!!

 

Zerua galdua det,

zenbat urte diren!!

Irabazi zutenen

juxtu garai beren.

Saridunen zerrendan

alunak die goren.

Xelebrea benetan,

burutik ezin ken,

meriturik gabekon

opari ote den?

 

Galbidean noa tinko,

pekatari gisa,

martxa onean galduz

alperrik bizitza.

Ez du axola ematea

bizidun hilotza

eta ziega izan arren

zai ilun ta hotza

patrikan dudalako

damuaren giltza.


Doinua: Batetikan korrozka

Egilea: Luis Arrieta

asier iriondo 2010/01/10

Asmo berriak haizatu

Horixe da urte berriari begira Josebak egiten digun proposamena.

Beste urte bat pasa berritan

ezingo gara kexatu,

krisiak krisi nekeak neke

bederatzia osatu.

Bi mila eta hamarrerako

Nahi nizuke proposatu:

lelo zaharrak bazter ditzagun

asmo berriak haizatu.

Doinua: Saltarina da txepetxa eta (Lazkao Txikiren marrazkietakoa)

Egilea: Joseba Barandiaran

asier iriondo 2010/01/04

Legazpiko Bertso Olariak

Azken erantzunak
Ihauteriak Canal+, 2012/02/16
Raxoi, Braga, Patxiku Guardia zib(il), 2012/02/16
Asmakizuna Julen, 2011/12/16
araudia? zabaletik, 2011/07/06
Piparen berpiztea Joseba Zabaleta, 2011/03/31
Azken sarrerak
Herrira 2012/05/21
Aste Santua 2012/04/09
Udaberria 2012/03/19
Etiketa lainoa
Euskara Jaiak KULTURA Kirola bertsolaritza