Hemen zaude: Hasiera Blogak LBO Artxiboa 2009 Abendua 27 Inozenteak gogoratzeko
Dokumentu Akzioak

LBO

Inozenteak gogoratzeko

Inozenteen eguna eta gaur egungo egoera oso presente daude Joxe Manuel Arizkorretaren bertsoan. Aukeratutako doinua ere hunkigarria, benetan. Mikel Laboaren "Martxa baten lehen notak", hain zuzen ere, Maialen Lujanbiok Euskal Herriko txapelketan plazaratu duen doinua.

Inozenteak gogoratzeko

gutxi da egun bakarra

Santu izendatu ez direnak

badira bai barra-barra

Irudi batean ikusi dut

gosez den umen negarra

Emakumeak ere jasaten

gizon koldarren indarra

Gure gazteak ezinbestean

ziegara joan beharra.

Egunkaria auzian hara

injustiziaren adarra

Eta horrela etenik gabe

jarraituz luze da marra

Guzti hoientzat gure animo

ta elkartasun aparra.

Doinua: Martxa baten lehen notak (Eguzkiak urtzen du goia)

Egilea: Joxe Manuel Arizkorreta

asier iriondo 2009/12/27

Gabonak

ioseba V — 2009/12/30 10:04
Gabonetako egunetan
giro polita Legazpin
tabernak bete beteta
poteoan gogor ta fin
opariak, ikuskizunak
badagoela zer egin
gabonetako haur parkea
Bilbon deitzen diote PIN
hala ere gogoan izan
denak ez daude gurekin
konprometitu gaitezen
eskubide guztiekin
herritar ugari dago
sufritzen krisiarekin
azken urtea izan dadin
eutsi goiari ta ekin

Habanera

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Legazpiko Bertso Olariak

Azken erantzunak
Asmakizuna Julen, 2011/12/16
araudia? zabaletik, 2011/07/06
Piparen berpiztea Joseba Zabaleta, 2011/03/31
Piparen piztea. Joseba Zabaleta, 2011/03/24
Bakearen pipa Luis, 2011/03/21
Azken sarrerak
Koplaka 2012/01/31
LEIHO TXIKITIK 2012/01/10
Etiketa lainoa
Euskara Jaiak KULTURA Kirola bertsolaritza