Hemen zaude: Hasiera Blogak LBO Artxiboa 2009 Abendua

Artxiboa Abendua 2009

Inozenteak gogoratzeko

Inozenteen eguna eta gaur egungo egoera oso presente daude Joxe Manuel Arizkorretaren bertsoan. Aukeratutako doinua ere hunkigarria, benetan. Mikel Laboaren "Martxa baten lehen notak", hain zuzen ere, Maialen Lujanbiok Euskal Herriko txapelketan plazaratu duen doinua.

Inozenteak gogoratzeko

gutxi da egun bakarra

Santu izendatu ez direnak

badira bai barra-barra

Irudi batean ikusi dut

gosez den umen negarra

Emakumeak ere jasaten

gizon koldarren indarra

Gure gazteak ezinbestean

ziegara joan beharra.

Egunkaria auzian hara

injustiziaren adarra

Eta horrela etenik gabe

jarraituz luze da marra

Guzti hoientzat gure animo

ta elkartasun aparra.

Doinua: Martxa baten lehen notak (Eguzkiak urtzen du goia)

Egilea: Joxe Manuel Arizkorreta

asier iriondo 2009/12/27

ZUENTZAKO

Anttonek bizi dugun bertso-aparraldiaz egin du bertsoa eta herrira begira ere eskerrak eman ditu bertan.

Bertso txapelketa egun
arrakasta beten

herri guztia gaude

hontaz hitz egiten.

Helburuak lortzeko

jende askon arten.

Konpromezu osoz lanen

gogor diharduten

Axier, Julen, Nerea

ditugu miresten.

Berdin jarrai zazue

Euskerari eusten

Egilea: Antton Garmendia.

Doinua: Batetikan korroxka. Eta bai, konturatu gea sei puntu dituela baina Antton pelotak, Ametsek (hurrengo txapeldunak) agurrean egin zuen antzera, bosgarren punttun bis-a egin beharrean, beste punttu bat sartu du. (Doinuari egindako oharra bertso eskolako kide jeloskor batena da)

 

 

asier iriondo 2009/12/21

Santa Lutzitan BECen

Legazpiar asko izan zen igandean BECen eta tartean zen Nekane Gonzalez. Hona bere kronika:

Abenduaren hamahirua ere

iritsi da bat-batean.

Ganadu pila Santa Lutzitan

nork eramango eskean.

Ta zortzi zezen BECeko oholtzan

erosle andanan aurrean.

Barne mundua, rol eta ideia

sentiberen uholdean.

Baserritarra makila eskuan

jo ta ke txanpon trukean.

Bertsolarien hitz truke ederrak

perfekzioan atean.

Baserritarrak presaren presaz

txapela utzi du lurrean.

Lujanbiok harro eramango du

lau urtez buru gainean.

 

Doinua: Haizea dator (zortzi puntukoa).

Egilea: Nekane Gonzalez

asier iriondo 2009/12/14

Hesia

Julen Agirreburualdek "Aizak hi mutil mainontzi"ren doinuan bidali digu bertsoa. Bertsoarekin batera argazkia ere bai. Bertsoak argazkia edertzen du eta alderantziz.

Hauxe da Julenen argazkia eta bertsoa:

asier iriondo 2009/12/07

Legazpiko Bertso Olariak

Azken erantzunak
Ihauteriak Canal+, 2012/02/16
Raxoi, Braga, Patxiku Guardia zib(il), 2012/02/16
Asmakizuna Julen, 2011/12/16
araudia? zabaletik, 2011/07/06
Piparen berpiztea Joseba Zabaleta, 2011/03/31
Azken sarrerak
Herrira 2012/05/21
Aste Santua 2012/04/09
Udaberria 2012/03/19
Etiketa lainoa
Euskara Jaiak KULTURA Kirola bertsolaritza