Hemen zaude: Hasiera Blogak LBO Artxiboa 2009 Azaroa 30 BECeko zortzikotea
Dokumentu Akzioak

LBO

BECeko zortzikotea

Igandean, BECen kantatuko duen zortzikotea zein izango den jakin genuen. Asier Iriondok horri egin dio bertsoa.

Egaña, Lujanbio,

Maia, Sarriegi,

Iturriaga, Sustrai

Aitor eta Amets

Hor zortzi bertsolari

gorenetan goren

BEC betetzera doaz

dudarik ez izan

bertso onen faltarik

ez dugu izango

 

Doinua: Batetikan korrozka

Egilea: Asier Iriondo

asier iriondo 2009/11/30

bertsoa ala poema?

joseba — 2009/12/01 00:23
errima progresiboa edo zer da hau ?

eing?

julenagi — 2009/12/01 01:43
Jon Martinen dezima lehen aldiz entzun nuenean oraintxe dudan aurpegi berbera jarri nuen...

Gonbidapena

Luis — 2009/12/01 16:57
Axier hago hi lasai
ez hadi kezkatu
famili onenetan
eiten dek pekatu
BEC-en nahiz ta ez izan
merezi aina leku
ta erriman tirania
nahi ba dek astindu
ostiral atsaldetan
seietan, ez ahaztu


BECeko zortzikotea

Joxe Arizkorreta — 2009/12/01 17:49
Ummm Zumarra-Urretxuko bertso eskolara jungo ote naizen edo???????. Zalantzak Axier
Dena den jolasean gabiltzanez pixkat moldatu egin diat. Ikasle peloteroa antza...

Egaña,Lujanbio
Maia,Sarriegi
Iturriaga,Aitor,Amets
ta Sustraikin segi
Hor gorenetan goren
Zortzi bertsolari
BEC betetzera doaz
ez izan dudarik
ez dugu ba izango
bertso onen faltik

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Legazpiko Bertso Olariak

Azken erantzunak
Ihauteriak Canal+, 2012/02/16
Raxoi, Braga, Patxiku Guardia zib(il), 2012/02/16
Asmakizuna Julen, 2011/12/16
araudia? zabaletik, 2011/07/06
Piparen berpiztea Joseba Zabaleta, 2011/03/31
Azken sarrerak
Herrira 2012/05/21
Aste Santua 2012/04/09
Udaberria 2012/03/19
Etiketa lainoa
Euskara Jaiak KULTURA Kirola bertsolaritza