Hemen zaude: Hasiera Blogak LBO Artxiboa 2009 Azaroa

Artxiboa Azaroa 2009

BECeko zortzikotea

Igandean, BECen kantatuko duen zortzikotea zein izango den jakin genuen. Asier Iriondok horri egin dio bertsoa.

Egaña, Lujanbio,

Maia, Sarriegi,

Iturriaga, Sustrai

Aitor eta Amets

Hor zortzi bertsolari

gorenetan goren

BEC betetzera doaz

dudarik ez izan

bertso onen faltarik

ez dugu izango

 

Doinua: Batetikan korrozka

Egilea: Asier Iriondo

asier iriondo 2009/11/30

KUARTELAREN GARAIPENA

Koartelaren okupazioaren 20. urteurrena hartu du Luisek bertso eder hau osatzeko.

Legazpi santun kuartel bat gendun

txapel okerrez betea.

Zapalkuntza ta gorrotoaren

ikono beltz ta tristea.

Hutsik utzita aldegitean

eman ziguten pakea.

Eta gaztedi kementsuenak

sortu zuen albistea

Ez baitzan ohiko inguru honetan

hortzak hala erakustea

Doinua: Aita izena

Egilea: Luis Arrieta

 

asier iriondo 2009/11/24

BEC

Abenduaren 13an, BECen, izango da Euskal Herriko bertsolari txapelketaren finala. Hori da Josebaren bertsoaren gaia.

Bertsolarien txapelketara

nahiz beti ez naizen joaten,

bertsolari on asko han dabil

etengabe buru jaten.

Bi mila eta bederatzian

morboa ezin da eten

nahiz Iturriaga kanpoan denik

ez naizen ari esaten

berritutako zortzikote bat

izango omen da BECen.

 

Doinua: Aita izena
Egilea: Joseba Barandiaran

 

asier iriondo 2009/11/16

Alakrana

India aldean dabil Ibon baina sarean ez dago mugarik eta bertsoa bidali digu. Mugak arrantzaleen sareetan daude. Gure inguruko hedabide guztiak ari dira Alakranari buruz. Ibonek ere horren gaineko bertsoa egin digu.

Somaliako uretaraino
korronteak eramana
hogeita hamasei lagun arrantzan,
hori zuten haien lana
baina bakea hautsi egin zen
heldu ziren haiengana,
zergatik nahasmen dana?
zein ote piraten plana? (Bis)
oraingoz ez da argirik piztu
etxeruntza daramana
animalia defentsagabe
bihurtu da alakrana

Doinua: Leiho ertzetik entzun dezaket

Egilea: Ibon Sotil

asier iriondo 2009/11/09

Legazpiko Bertso Olariak

Azken erantzunak
Ihauteriak Canal+, 2012/02/16
Raxoi, Braga, Patxiku Guardia zib(il), 2012/02/16
Asmakizuna Julen, 2011/12/16
araudia? zabaletik, 2011/07/06
Piparen berpiztea Joseba Zabaleta, 2011/03/31
Azken sarrerak
Herrira 2012/05/21
Aste Santua 2012/04/09
Udaberria 2012/03/19
Etiketa lainoa
Euskara Jaiak KULTURA Kirola bertsolaritza